Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Mozioa, Iñaki Oyarzabal de Miguel Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Euskal Autonomia Erkidegoan Erlijioa ikasgaiak duen tratamenduari buruzko Hezkuntza Sailaren politikaren gainean. Eztabaida eta behin betiko ebazpena [10
11
03
00
0056]
2013.12.05
58
07:00
Deialdiko 4.puntua.

Jatorrizko ekimenak

10\11\03\00\00056Euskal Autonomia Erkidegoan Erlijioa ikasgaiak duen tratamenduari buruzko Hezkuntza Sailaren politikaren gainean

Izapideak

EH Bilduren zuzenketaren bigarren apartatuaren botazioan berdinketa atera da- hurrengo osoko bilkuran ebatziko da.

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (11:52)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Arrondo Aldasoro, Belén (EH Bildu LT) (12:08)Bideoa ikusi

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (12:19)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (12:24)Bideoa ikusi

Corrales Goti, Leire (EA-NV LT) (12:34)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (12:45)Bideoa ikusi

Arrondo Aldasoro, Belén (EH Bildu LT) (12:52)Bideoa ikusi

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (12:57)Bideoa ikusi

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (13:03)Bideoa ikusi

Corrales Goti, Leire (EA-NV LT) (13:09)Bideoa ikusi

Botazioa. (13:14)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntua: "Mozioa, Iñaki Oyarzabal
de Miguel Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak
aurkeztua, Euskal Autonomia Erkidegoan Erlijioa ikasgaiak
duen tratamenduari buruzko Hezkuntza Sailaren politikaren
gainean. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Isilduko zarete, mesedez!

Proposamena egin duen taldearen txanda. Oyarzabal jauna,
zurea da hitza.

OYARZABAL DE MIGUEL jaunak: Muchas gracias, señora
presidenta, señorías.

Alderdi Popularrak, Talde Popularrak argiro defendatzen
ditu -eta ez lehenengoz tribuna honetan- pertsonentzako
prestakuntza osoa eta balioetan oinarritutako hezkuntza -
balioetan oinarrituta hezten duen eskola-, hezkuntzak
egokiro gara ditzan gure nortasunaren alderdi guztiak eta,
zehatzago, Euskadiko neska-mutikoen edo Euskadiko ikasleen
nortasunaren alderdi guztiak, eta alderdi horien artean da
alderdi transzendente eta erlijiosoa, beste batzuetan ere
aldarrikatu izan dugunez.

Orain dela egun gutxi batzuk, Talde Popularrak
interpelazioa egin zion Uriarte andreari, euskal eskola
publikoan erlijioari ematen zitzaion trataerari buruz. Izan
ere, kanpaina jakin batzuk egiten dira -aurrematrikula eta
matrikula egiteko garaietan bereziki- familien borondatea
baldintzatzeko; hots, gurasoen borondatea baldintzatzeko
seme-alabak gure erkidegoko ikastetxe publikoetan
matrikulatzeko orduan, ez dezaten eska Erlijioa; hala bada,
horren gainean galdetu genion ostera ere. Kartelak jartzen
dituzte ikastetxe publikoetan; gutunak bidaltzen dizkiete
gurasoei; zirkularrak kaleratzen dituzte gurasoen
elkarteetatik, eta kanpainak egiten dira eskola-gurasoen
federazio batzuen agindupean -funts publikoekin lagundutako
federazioak, bide batez esateko-; areago, gure erkidegoko
komunikabideetan ere izan dute oihartzunik kanpaina
horietako zenbaitek.

Haatik, sailburu andreak ez omen zuen halako gertaeren
berri -halaxe eman zuen aditzera gure interpelazio horren
harira-; ez omen zuen jaso familien borondatea
baldintzatzeko inolako kanpainaren