Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Galdera, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, gure ehun industriala bultzatzeko eta mantentzeko Eusko Jaurlaritzak daukan pasibitateari buruz [10
10
05
01
0237]
2013.12.13
60
04:35

Jatorrizko ekimenak

10\10\05\01\00237Gure ehun industriala bultzatzeko eta mantentzeko Eusko Jaurlaritzak daukan pasibitateari buruz

Izapideak

Lehendakariak erantzun du

Hizlariak

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (09:58)Bideoa ikusi

Lehendakaria (09:59)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (10:02)Bideoa ikusi

Lehendakaria (10:05)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntua: "Galdera, Arantza Quiroga
Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak
lehendakariari egina, gure ehun industriala bultzatzeko eta
mantentzeko Eusko Jaurlaritzak daukan pasibitateari buruz".

Quiroga andrea, zurea da hitza.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, presidente andrea.

Gure ustez, euskal industria-egiturak balio erantsia du;
egitura hori urte askotako lanaren eta ahaleginaren emaitza
da, euskaldunen irudia munduan indartu duten urte askotako
historiarena, gauzak ongi egiteko, lana betetzeko
irmotasunaren eta ahaleginaren ibilbide luzearena. Eta
horren guztiaren emaitza da euskaldunok fidagarriak izatea
gaur munduan, jende estimatua eta aintzat hartua, eta hori
da izan daitekeen bermerik onena.


Baina une zail honetan, gehiago behar da, erakundeen
bultzada eta ekimena ere behar da aurrera ateratzeko.
Hainbeste ziurgabetasun ekonomikoko egoera ahalik eta
hobekien eta ahalik eta denbora laburrenean gainditzeko
beharrezkoak diren neurriak hartu behar dira.

Eta une honetan jakin dugu, duela aste gutxi, Kantabriak
erabaki duela lurzorua abantailazko baldintzetan eskaintzea
enpresei.

Orain ez dugu eztabaidatuko ekimen hori legezkoa den ala
ez, horretarako baitaude organo eskudunak. Guk eztabaidatu
behar dugu Jaurlaritza hau, zure Jaurlaritza, bere esku
dagoen guztia egiten ari den euskal enpresak baldintza
onenetan lehiatu daitezen.

Eta horregatik galdetzen dizugu, lehendakari: zure ustez,
zure Jaurlaritza ari al zaio erantzuten kanpo-
lehiakortasunari gure industria- eta enpresa-egiturari
eusteko baldintza onenak sortuz?

Eskerrik asko.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Quiroga andrea.

Erantzuteko, Jaurlaritzaren ordezkaria. Lehendakari jauna,
zurea da hitza.


JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (Urkullu Renteria): Eskerrik
asko, legebiltzarburu andrea.

Quiroga andrea, askotan hitz egin dugu jada Ganbera honetan
zer politika ekonomiko garatzen duten Ekonomiaren Garapen
eta Lehiakortasunaren Sailak eta Eusko Jaurlaritzaren