Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Espainiako Gobernuak Espainiako abiadura handiko sarea osatzeko falta diren tarteak egikaritzeko eta martxan jartzeko mailakatze- eta leheneste-irizpideei eta irizpide horien ondoriozko plangintzari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
11
02
01
0234]
2013.12.19
61
05:51

Jatorrizko ekimenak

10\11\02\01\00234Espainiako Gobernuak Espainiako abiadura handiko sarea osatzeko falta diren tarteak egikaritzeko eta martxan jartzeko mailakatze- eta leheneste-irizpideei eta irizpide horien ondoriozko plangintzari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Zaballos De Llanos, Jesús María (SV-ES LT) (10:34)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Iturmendi Maguregui, Juana (PV-ETP LT) (10:46)Bideoa ikusi

Aldaiturriaga Zorrozua, Norberto (EA-NV LT) (10:56)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (11:03)Bideoa ikusi

Matute García de Jalón, Oskar (EH Bildu LT) (11:13)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Zaballos De Llanos, Jesús María (SV-ES LT) (11:23)Bideoa ikusi

Iturmendi Maguregui, Juana (PV-ETP LT) (11:30)Bideoa ikusi

Aldaiturriaga Zorrozua, Norberto (EA-NV LT) (11:35)Bideoa ikusi

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (11:40)Bideoa ikusi

Matute García de Jalón, Oskar (EH Bildu LT) (11:47)Bideoa ikusi

Botazioa. (11:52)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntua: "Euskal Sozialistak
legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena,
Espainiako Gobernuak Espainiako abiadura handiko sarea
osatzeko falta diren tarteak egikaritzeko eta martxan
jartzeko mailakatze- eta leheneste-irizpideei eta irizpide
horien ondoriozko plangintzari buruz. Eztabaida eta behin
betiko ebazpena".


Proposamena egin duen taldearen txanda. Euskal Talde
Sozialistaren ordezkaria den Zaballos jaunak dauka hitza
ekimena aurkeztu eta aldezteko.


ZABALLOS DE LLANOS jaunak: Eskerrik asko, presidente
andrea, lehendakari jauna, legebiltzarkide jaun-andreok.

Gaur, abiadura handiko trenaz hitz egingo dugu Ganbera
honetan. Euskal sozialistok eztabaida errepikakor
bihurtzeko batere asmorik gabe ekarri dugu gai hau. Guztiz
kontrakoa; nahi dugu erakunde eskudunek, bai Sustapen
Ministerioak, bai Eusko Jaurlaritzak, benetako apustua
egitea euskal Y-aren alde Euskadiren oraintsuko historiako
azpiegitura nagusi gisa.

Dagoeneko denok dakigu euskal Y-aren lanek beren urte
txarrenak bizi dituztela. 2012an, esleitutakoarekiko % 40
murriztu zuen Sustapen Ministerioak euskal Y-ra
bideratutako aurrekontua, eta 190 milioian utzi zuen bere
eskumenekoak ziren lanetarako esleipena. Baina,
Ministerioak urte hartan egindako murrizketa gutxi ez, eta
2013. urtearen bukaeran ikusten dugu 90 milioi euroko
gastua egingo dela lanetan, hau da, aurreikusitakoaren %
47.



Euskal sozialistoi kezka sortzen digu euskal Y-aren
lanen atzerapenak, baita azken hilabeteetan agertu diren
ziurgabetasunek ere. Gobernu zentralak ez du argi hitz
egiten, edo, hobeto esanda, ez du gaiaz hitz egin nahi.
Sustapeneko ministroak ez du agerraldia egin nahi
Kongresuko batzordean abiadura handiko trenari buruz hitz
egiteko, eta ez du zehazten zer epetan aurreikusten den
lanak amaitzea.


Eta hori guztia oso kezkagarria da euskal herritarrentzat.
Ikusten dugu euskal Y-a gero eta gehiago ari dela urruntzen
Ministerioaren interesetatik, eta Euskadik ezin