Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Eusko Alkartasuna Legebiltzar-Taldeak ikastolei herri-alorreko edo norbanako-alorreko diren legez finkatu direnarte oraingo dohangotasun-maila bermatzeari buruz eta presako bideak eginarazi dizkion egindako legez besteko baten saloarekiko eztabaidaketa eta azken erabakia.
1987.05.20
12
05:59

Jatorrizko ekimenak

03\11\02\01\00020Ikastolei, legez beren izaera publikoa ala pribatua definitu arte, egungo doakotasuna ziurtatzeko hartu beharreko aurrekontu-neurriei buruz.

Izapideak

(Onetsi egin da SV eta NVk aurkeztutako osoko zuzenketaren testua

Hizlariak

Boneta y Piedra, Inmaculada (EA LT) (00:57)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Barquero Vázquez, José Manuel (GP LT) (01:08)Bideoa ikusi

Gurrutxaga Aizpeolea, Xabier (EE LT) (01:19)Bideoa ikusi

Ansola Maiztegui, Alberto (NV LT) (01:31)Bideoa ikusi

Girbau García, Juan Carlos (SV-ES LT) (01:47)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Boneta y Piedra, Inmaculada (EA LT) (01:53)Bideoa ikusi

Barquero Vázquez, José Manuel (GP LT) (02:01)Bideoa ikusi

Gurrutxaga Aizpeolea, Xabier (EE LT) (02:07)Bideoa ikusi

Ansola Maiztegui, Alberto (NV LT) (Eserlekutik) (02:12)Bideoa ikusi

Botazioak. (02:15)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrenda hirugarren puntua: "Eusko
Alkartasuna Legebiltzar-Taldeak Ikastolei herri-
alorreko edo norbanako-alorreko diren legez finkatu
dadin arte oraingo doangotasun-maila bermatzeari
buruz eta presako bideak egin erazi dakizkion
egindako legez besteko baten saloarekiko
eztabaidaketa eta azken erabakia". Salo-egile taldeak
du hizpidea.

Boneta andreak du hizpidea.

BONETA Y PIEDRA andreak: Señor
Presidente, señores parlamentarios. Legebiltzarkide
honen bidez Eusko Alkartasunak aurkeztu duen
arioak azalpen argia eta erraza du: Legebiltzar
honetan ikastolen herri-alorreko edo norbanako-
alorreko izakera finkatu dadin arte, aldakuntza-aldi
osoan zehar oraingo doangotasun-mailari eutsi behar
zaiola besterik ez dugu esaten.

Historiari buruzko azalpenik ez dut egingo,
izan ere Legebiltzar honetan sarritan eztabaidatu
bait dira gai hauek. Ikastolei buruz, euren sorrerari
buruz, horien arrazoi den zalantzarik gabeko herri-
arioari buruz, euren jatorrizko eraentza-moduari
buruz, horien demokraziaren arauzko eta parte
hartzezko ihardunari buruz, eta baita ikastola
hauetan lortzen diren emaitzei, ihardunean
daramatzaten urtetan zehar dagoeneko lortu diren
emaitzei buruz ere hitz egin da. Nik berriz aipatu
nahi dudan gauza bakarra da, ario hau, hainbat
ikasleei, milaka ikasleei, eta askoz zabalago den
gizarte-inguruari, ikastetxeak eurak, horien
ordezkariek, ikasleen gurasoek osatzen duten
gizarte-inguruari eragiten dien ario hau, ikastolek
aldakuntza-aldi honetan duten egoera behin eta
betiko zehazteko ario garrantzitsua dela, alegia.

Abantailazko modua ez dugu aurkezten,
jakina. Gure ustez ikastolek duten eskubideari eusten
diogu, besterik ez. Salo honetan, zioen
adierazpenean, bateraketari buruz hitz egiten
dugunean, ikastolei bi eskola-sare horietatik batean
bateratzeko edo -orain egun batzuk direla egin berri
duen agerraldian, Sailburu jaunak zioenez- horretan
biltzeko aukera eman diezaien "egoera" baten
zehaztapenari buruz hitz egiten ari gara.