Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Euskadiko Ezkerra Legebiltzar-Taldeak "B" hizkuntza-ereduaren araupeketari buruz egindako legez besteko baten saloaren eztabaidaketa eta azken erabakia.
1987.05.20
12
05:59

Jatorrizko ekimenak

03\11\02\01\00018"B" hizkuntz ereduaren erregulazioari buruz

Izapideak

Onetsi egin da ozoko zuzenketaren testua

Hizlariak

Gurrutxaga Aizpeolea, Xabier (EE LT) (02:19)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Boneta y Piedra, Inmaculada (EA LT) (02:34)Bideoa ikusi

Ansola Maiztegui, Alberto (NV LT) (02:43)Bideoa ikusi

Girbau García, Juan Carlos (SV-ES LT) (00:00)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Gurrutxaga Aizpeolea, Xabier (EE LT) (00:08)Bideoa ikusi

Boneta y Piedra, Inmaculada (EA LT) (00:15)Bideoa ikusi

Ansola Maiztegui, Alberto (NV LT) (Eserlekutik) (00:20)Bideoa ikusi

Girbau García, Juan Carlos (SV-ES LT) (00:21)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Berriro ekin zaio bilkurari.

Ansola Maiztegui, Alberto (NV LT) (Eserlekutik) (00:23)Bideoa ikusi

Gurrutxaga Aizpeolea, Xabier (EE LT) (Eserlekutik) (00:24)Bideoa ikusi

Boneta y Piedra, Inmaculada (EA LT) (Eserlekutik) (00:25)Bideoa ikusi

Girbau García, Juan Carlos (SV-ES LT) (Eserlekutik) (00:26)Bideoa ikusi

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerket Saila, sailburua (00:27)Bideoa ikusi

Botazioak. (00:30)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntua:
"Euskadiko Ezkerra Legebiltzar Taldeak 'B'
hizkuntza-ereduaren araupetzeaz egindako legez
besteko baten saloaren eztabaidaketa eta azken
erabakia".

Talde salo-egileak du hizpidea.

GURRUTXAGA AIZPEOLEA jaunak:
Lehendakari jauna, legebiltzarkide jaun-andreok,
lehenengo jardunaldi honetan, gure Autonomi
Elkarteko ikastetxeetako "B" hizkuntz ereduaren
araupetzeari buruzko legez bestekoaren saloaren
zioen adierazpena egiteko.

Aurrena, esan, 1983.ko uztailaren 11ko
138. Dekretua, Euskal Herriko Unibertsitatekoaz
besteko irakaskuntzako hizkuntza ofizialen erabilera
araupetzen duen dekretua dela. Dekretu honetxek
ofizialtzen du Autonomi Elkarteko hizkuntz ereduak
izatea, unibertsitatekoaz besteko irakaskuntzako
hizkuntza ofizialen erabilera erkagarritzat "A" eta
"D" irakaskuntza elebidunerako ereduak harturik
egingo dela zehaztatuz. Halaxe ofizialdu zen 1983.
urtean Euskadiko berenezko egunorokotasunean
indar handiagoz zein txikiagoz lehendik bazegoen
zerbait.

Aldi berean, "B" hizkuntz ereduak hizkuntz
alorrean zituen helburuak ere zermugatu ziren. "B"
ereduan esan, "beste irakaskaiak irakasteko, nola
gaztelera hala euskara erabiliko zirela" esaten zen.
"Gaztelera berez irakurtzeko, idazteko eta
matematiketako erabiliko zen, eta euskara
gainontzeko gaietako, saio ikugarriak eta
dinamikazkoak esaterako batik-bat. Bestalde,
euskara eta gaztelera ikasteko gaitzat ere landuko
ziren". Zermugapen horrek, gisa guztiz, beti ere,
Euskararen Erabilpena Arauzkotzeko legean
adierazitakoari egokitu beharko zion, lege honek, 17.
atalean finkatu zera finkatzen bait zuen:
"Jaurlaritzak, ikaslegoari nahitaezko ikastaldiak
bukatzean bi hizkuntza ofizialak erabiltzeko adina
ezagutuko ditueneko segurantza emateko xedezko
neurriak hartuko ditu" alegia. Eusko Jaurlaritzak
berak finkatzen zuen, Saileko agerkari batean, zein
ziren "B" ereduaren helburu zehatzak euskara ulertu
eta hartaz hitz egin ahal izateko gaitasuna
segurtatzeaz, eta, aldi berean,