Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Mozioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, polizia-gehiegikeriak sufritu zituzten pertsonak ikasgeletara joateari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
11
03
00
0057
2014.02.06
63
07:33

Jatorrizko ekimenak

10\11\03\00\00057Polizia-gehiegikeriak sufritu zituzten pertsonak ikasgeletara joateari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (13:32)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (13:43)Bideoa ikusi

Ubera Aranzeta, Rebeka (EH Bildu LT) (13:53)Bideoa ikusi

Unzalu Hermosa, Mikel (SV-ES LT) (14:04)Bideoa ikusi

Vaquero Montero, Maribel (EA-NV LT) (14:11)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (14:15)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (14:22)Bideoa ikusi

Ubera Aranzeta, Rebeka (EH Bildu LT) (14:27)Bideoa ikusi

Unzalu Hermosa, Mikel (SV-ES LT) (14:32)Bideoa ikusi

Vaquero Montero, Maribel (EA-NV LT) (14:37)Bideoa ikusi

Botazioa. (14:40)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Testua

Gai-zerrendako bosgarren puntua: "Mozioa, Gorka Maneiro
Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak aurkeztua,
polizia-gehiegikeriak sufritu zituzten pertsonak
ikasgeletara joateari buruz. Eztabaida eta behin betiko
ebazpena".

Proposamena aurkeztu duen taldearen txanda. Mistoa-UPyD.
Maneiro jauna, zurea da hitza.

MANEIRO LABAYEN jaunak: Eskerrik asko, presidente andrea.

Hasteko, esan behar dut, presidente andrea, ezen, duela
minutu gutxi, onartu duzula ETAren bozeramaile batek
alderdi politiko demokratiko bat iraintzea, eta hori...


LEHENDAKARIAK: Maneiro jauna...

MANEIRO LABAYEN jaunak: ... guztiz lotsagarria iruditzen
zait hori gertatu izana.

LEHENDAKARIAK: Maneiro jauna... Hasiko zara zure gaiarekin?
Ez baduzu hasi behar, zure lekura.

MANEIRO LABAYEN jaunak: Noski nire proposamena defendatuko
dudala, baina, hori baino lehen, esan nahi dut gertatutakoa
lotsagarria dela, eta...

LEHENDAKARIAK: Maneiro jauna, berriro esaten dizut:
isilduko zara? Bigarren aldiz deitzen dizut ordenara;
hirugarrenean, badakizu zer daukazun.

MANEIRO LABAYEN jaunak: "Lerrook idazten ditut GALek
eraildako Juan Carlosen alargun gisa. Historiaren une
batean estatu-terrorismoa erabili zuen gobernu nazional
baten biktima gisa idazten dut.


"ETAren biktimek, zeinaren jarduna baita Euskadiko
ezaugarri bereizgarria, nahiz GALen eta bestelako talde
terroristen biktimek bizi duten errealitatea eta polizaren
gehiegikeriak jasan dituztenek bizi dutena oso desberdina
da. Bi errealitate horiek parekatzea ezmorala da, ezdeustu
egiten du terrorismoa ustezko gaizkile batzuen itsasoan,
segurtasun-indarren bortxakeria sistematikoki erabili
zutela iradokitzen du eta ez die batere mesederik egiten
belaunaldi berriei.

"Terrorismoaren helburua terrorea sistematikoki erabiltzea
da, konstituzio-ordena iraultzea eta bake publikoa errotik
asaldatzea. Horrek ez dauka inolako zerikusirik poliziaren
gehiegikeriekin.

"Ikasgeletan biktimek egindako kontakizunen helburua
terrorismoa deslegitimatzea izan