Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

6
EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Espainiako Ministroen Kontseiluan onartutako Herritarren Segurtasuna Babesteko Legearen aurreproiektuari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
11
02
01
0365]
2014.02.06
63
07:33

Jatorrizko ekimenak

10\11\02\01\00365Espainiako Ministroen Kontseiluan onartutako herritarren segurtasuna babesteko legearen aurreproiektuari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Berriro ekin zaio bilkurari.

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Matute García de Jalón, Oskar (EH Bildu LT) (16:15)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (16:29)Bideoa ikusi

Gallástegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (16:39)Bideoa ikusi

Zorrilla Ibañez, Joseba (EA-NV LT) (16:48)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Llanos Gómez, Nerea (PV-ETP LT) (16:57)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Matute García de Jalón, Oskar (EH Bildu LT) (17:08)Bideoa ikusi

Gallástegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (17:14)Bideoa ikusi

Zorrilla Ibañez, Joseba (EA-NV LT) (17:21)Bideoa ikusi

Llanos Gómez, Nerea (PV-ETP LT) (17:24)Bideoa ikusi

Botazioa. (17:31)Bideoa ikusi

Testua

Arratsaldeko laurak eta hamabostean ekin zaio berriz
bilkurari.


LEHENDAKARIAK: Gai-zerrendako seigarren puntua: "EH Bildu
legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena,
Espainiako Ministroen Kontseiluan onartutako Herritarren
Segurtasuna Babesteko Legearen aurreproiektuari buruz.
Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. EH Bildu
taldearen ordezkaria, Matute jauna, zurea da hitza ekimena
aurkeztu eta aldezteko.

MATUTE GARCÍA DE JALÓN jaunak: Eskerrik asko, presidente
anderea. Lehendakaria, sailburua, legebiltzarkideok,
arratsalde on.

Euskal Herria Bildun, giza eskubide eta askatasun
publikoetan oinarritutako Euskal Herri eta mundu batean
sinesten dugu eta norabide horretan gabiltza. Eta
herritarron segurtasuna babesteko aitzakiaz giza eskubideak
urratzen dituenak ez du askatasunean oinarritutako gizarte-
ereduan sinesten, ez Euskal Herrian, ez munduan, ez inon.

Horregatik, herritarren segurtasunaren inguruko eztabaida
ekarri nahi izan dugu gaur hona eta honek ezinbestean
eramaten gaitu Alderdi Popularrak abiatutako azkeneko
kazikadaz hitz egitera, haiek ley de seguridad ciudadana
deitutakoaz, baina gizartearen gehiengoak, herritar
gizalegezko eta xumeek ley mordaza edo ley de represión
ciudadana izendatuaz, eta segurtasun kolektiboak
herritarren mesederako izan behar du, inoiz ez haien kontra
egiteko.

Ikuspegi horretatik jorratzen dugu gaur gaia, ikuspegi
prebentibo eta giza eskubideetan zurruntasunez
oinarritutik, lehen aipatu dudan bezala.


Eta jarrera horri eusten diogulako uste dugu, hain justu,
Legebiltzar honek jarrera bat hartu behar duela, beste
euskal erakunde publiko batzuek hartu duten bezala, gure
ustez Alderdi Popularraren gobernuak egin duen
askatasunaren aurkako burugabekeria honen aurrean; izan
ere, legeak bihurritzen ditu, eta demokrazia itoarazten du
isilarazi nahi duten -oraingoan bai- gehiengo isil
batengandik babesteko, gehiengo isil hori gehiengo isildu
bihur dadin.

Azken finean, gutxi