Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Galdera, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Bakerako eta Bizikidetzarako Lantaldearen baliotasunari buruz. [10
10
05
01
0263]
2014.02.07
64
05:46

Jatorrizko ekimenak

10\10\05\01\00263Bakerako eta Bizikidetzarako Lantaldearen baliotasunari buruz

Izapideak

Lehendakariak erantzun du

Hizlariak

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (09:55)Bideoa ikusi

Lehendakaria (09:56)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (09:59)Bideoa ikusi

Lehendakaria (10:02)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntua: "Galdera, Arantza Quiroga
Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak
lehendakariari egina, Bakerako eta Bizikidetzarako
Lantaldearen baliotasunari buruz".

Quiroga anderea, zurea da hitza.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, lehendakari andrea,
eta, onartzen badidazu, eserlekutik bertatik hartuko dut
hitza.

Lehendakari, komunikabideen bidez jakin dugu 2013ko azken
hilabeteetan bilerak izan dituzula -diskretuak,
horiek bai- Sortuko buruzagiekin.


Jardunaldi horien garapena ezagutu gabe ere, eta bilera
horiek ekar diezazkiguketen hausnarketa politikoak bazter
utzita, harrigarria egiten zaigu lehendakariak bere
legebiltzar-taldearen erabakiaren kontra egitea; alegia,
bakeari eta bizikidetzari buruzko gaiak Eusko
Legebiltzarrean horretarako sortu zen batzordean lantzearen
kontra.


Horregatik galdetzen dizugu Sorturekin legebiltzar-eremutik
kanpo izan dituzun bilera diskretu horietatik eta alderdi
horretako buruzagiekin izandako dokumentu-trukeetatik
ondorioztatu daitekeen Bake eta Bizikidetza Batzordearekiko
konfiantzarik eza.

Eskerrik asko.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Quiroga anderea.

Erantzuteko, lehendakari jauna, zurea da hitza.


JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (Urkullu Renteria):
Legebiltzarburu andrea, eskerrik asko.

Quiroga andrea, beste kasu batzuetan ere aritu gara
sekretua eta diskretua denaz, eta uste dut ez dela nigatik
izango diskrezioa haustea. Baina, dena den, halako
salaketak izaten jarraituko dugu.


Dena den, esan behar dizut erabateko konfiantza dudala Bake
eta Bizikidetza Batzordean. Alderdi politiko eta
legebiltzar-talde guztiak eseriko garen foroa izan dadin
lan egiten dut, eta hala jarraituko dut, elkarrekin aurrera
egiteko aurreko legegintzaldian onartu eta legegintzaldi
honetan berretsi zen zoru etiko deritzonaren edukiaren
printzipioan. Egin ditudan bilera guztiak, publikoak eta
pribatuak, alderdi eta legebiltzar-taldeekin, gizarte-
eragileekin, helburu horretara bideratu dira.


Batzordean