Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

7
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, herritarrei zerbitzu doakoa eta publikoa eskaintzen jarraitzeko Erregistro Zibila orain arte bezala mantentzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
11
02
01
0178]
2014.02.20
66
07:29

Jatorrizko ekimenak

10\11\02\01\00178Herritarrei zerbitzu doakoa eta publikoa eskaintzen jarraitzeko Erregistro Zibila orain arte bezala mantentzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Gallástegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (17:11)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Arzuaga Gumuzio, Julen (EH Bildu LT) (17:22)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Llanos Gómez, Nerea (PV-ETP LT) (17:29)Bideoa ikusi

Otadui Biteri, Ana (EA-NV LT) (17:39)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Gallástegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (17:48)Bideoa ikusi

Arzuaga Gumuzio, Julen (EH Bildu LT) (17:55)Bideoa ikusi

Llanos Gómez, Nerea (PV-ETP LT) (17:59)Bideoa ikusi

Otadui Biteri, Ana (EA-NV LT) (18:05)Bideoa ikusi

Botazioa. (18:08)Bideoa ikusi

Amaiera eman zaio bilkurari.

Testua

Gai-zerrendako zazpigarren puntua: "Euskal Sozialistak
legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena,
herritarrei zerbitzu doakoa eta publikoa eskaintzen
jarraitzeko Erregistro Zibila orain arte bezala
mantentzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. Gallastegui andrea,
zurea da hitza, ekimena aurkeztu eta aldezteko.

GALLASTEGUI OYARZÁBAL andreak: Eskerrik asko, presidente
andrea. Arratsalde on, legebiltzarkideok.

Beno, esan nizuen moduan, uste dut lehengo astean izan
zela, Gobernuak ez ditu gogoko doako zerbitzu publikoak,
eta, beraz, erremediorik jartzen ez badugu, amaitu
egingo da egoera hau: bake-epaitegi eta erregistro batera
joan, eta esan "Egun on, ezkontza-, heriotza- edo jaiotza-
agiria behar dut", jaso, eskerrak eman (beno, hori joan
dena heziera onekoa bada, baina beste kontu bat da hori)
eta diru-zorroa ireki gabe atera.

PPren Gobernuak, pribatizazioan beste urrats bat eginez,
jabetzaren erregistratzaileen eskuetan utzi nahi du
Erregistro Zibila. Beraz, erregistroaren erreforma, 20/2011
Legea (2011), Erregistro Zibilari buruzkoa, Gobernu
sozialistaren legegintzaldiaren amaieran talde politiko
guztien (berriro diot, guztien) aldeko botoarekin onartu
zena, hondoratu egingo da indarrean sartu aurretik;
indarrean aurtengo uztailean sartzea aurreikusten zen.

Eta, bien bitartean, diodan moduan, parlamentuko
adostasuna, hondora, eta erregistratzailea, lanera! Izan
ere, denek dakiten moduan, denek joan behar izan dute inoiz
erregistrora, behin baino gehiagotan; jendearen bizitzako
gorabehera ia guztiak jasotzen dira Erregistro Zibilean.
Jaiotza, seme-alabatasuna, ezkontza, heriotza...
herritarren inskripzio horiek guztiak jasotzen dira.
Herritarrek, izan ere, izapide batzuk egin behar dituzte;
behartuak dira batzuk, eta nahi gogozkoak beste batzuk.
Adibidez, nortasun-agiria izapidetu behar du, seme-alaben
jaiotza inskribatu, ezkontza inskribatu, gauza batzuk izan
nahi baditu -hori eztabaidagarria