Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

11
Euskadiko Ezkerra Legebiltzar-Taldeak Euskal Autonomi Elkarteko Sindikaritza-Hauteskundeen emaitzen aldarrikapenari buruz egindako legez besteko baten saloaren eztabaidaketa eta azken erabakia.
1987.07.08
14
31:39

Jatorrizko ekimenak

03\11\02\01\00028Euskal Autonomia Erkidegoko hauteskunde sindikalen emaitzak aldarrikatzeari buruz.

Izapideak

(Onetsia)

Hizlariak

Aldeko txanda.

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (02:11)Bideoa ikusi

Taldeen txanda.

Caño Moreno, Javier (EA LT) (Eserlekutik) (02:24)Bideoa ikusi

Azua Mendia, Jon Imanol (NV LT) (02:26)Bideoa ikusi

Pérez García, Alberto (SV-ES LT) (02:31)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (00:00)Bideoa ikusi

Azua Mendia, Jon Imanol (NV LT) (00:10)Bideoa ikusi

Pérez García, Alberto (SV-ES LT) (00:17)Bideoa ikusi

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (Eserlekutik) (00:26)Bideoa ikusi

Azua Mendia, Jon Imanol (NV LT) (Eserlekutik) (00:27)Bideoa ikusi

Pérez García, Alberto (SV-ES LT) (Eserlekutik) (00:29)Bideoa ikusi

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (Eserlekutik) (00:30)Bideoa ikusi

Botazioa. (00:31)Bideoa ikusi

Amaiera eman zaio bilkurari.

Testua

Gai-zerrendako zortzigarren gaia: "Euskadiko
Ezkerrak euskal Autonomi Elkarteko sindikaritza
hauteskundeen emaitzen aldarrikapenari buruz egindako
legez besteko saloaren behin-betiko eztabaida eta
erabakia". Aldeko txanda.

AUZMENDI AIERBE jaunak: Lehendakari
jauna, legebiltzarkide jaun-andreok, legebiltzar talde
honek aurkeztutako legez bestekoaren saloa, izan ere,
sindikaritza-hauteskundeen emaitzen aldarrikapenari
dagokio, eta hain zuzen ere, jaun-andere horiek
dakizuenez, Autonomi Elkarteari dagozkion bi emaitza
izateari: alde batetik, Euskal Herriko Agintaritzaren
Aldizkarian argitaratutakoak, eta bestetik Estatuko
Agintaritzaren Aldizkarian Lan-Artezkaritza Nagusiaren
ebazpen gisa argitaratutakoak. Legebiltzarkideok
dakizuen bezala, bat ez datozen emaitzak, eta horregatik
benetan hor arazo bat dugula uste dut, garrantzizko
arazoa, gure ustez, egintza biak, ebazpen biak,
dagozkion aldizkarietan argitaratu direnez gero, lege-
eraginkortasun berdina bait dute, eta horrek, ene iritziz,
egoera okerra sortzen du, bistan denez, nolabait hori
konpontzeko ahaleginak egitea eskatzen duelarik. Egia
ere bada, egitezko ondorioen ikuspegitik, agian honek
batere arazorik ez ekartzea, esaterako, lehenik eta behin
bat ez etortze honek sindikaritza-erakundeen ordezkatze-
indarraren eskuraketari buruz ez dakar batere
ondoriorik. Nolanahi ere, gure ikuspegitik, bada une
honetan euskal Autonomi Elkarteari konpon dadin axola
zaion agintepide-alorreko arazoa, eta jakina, gure
ikuspegitik behintzat, zentzu baikorrean konpon dadila,
alor honetako agintepidea Euskal Herriko Autonomi
Elkarteari aitortzen zaiolarik.

Saloak dituen lau puntuetatik, beraz, funtsez,
eta laburbiltzeko, laugarrenari helduko diot, Autonomi
Elkarteko Jaurlaritzak agintepideekiko auzi baikorra
jarri dezanaren alde talde honek Legebiltzarrari egin
eskeari dagokiona, aginteekiko auzi baikor horrek,
jakina, Erresumako Arduralaritzak lehen aipatutako
ebazpenaren argitalpenaren bidez adierazitako jarrera
aldatzen