Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

8
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, genero-identitateak eta sexu-orientazioak direla-eta gertatzen diren eskolako bazterkeriaren eta jazarpenaren aurka aritzeko jaso beharreko aurre-hartze eta esku-hartze neurriei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
11
02
01
0212]
2014.03.20
72
06:45
Deialdiko zazpigarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

10\11\02\01\00212Genero-identitateak eta sexu-orientazioak direla-eta gertatzen diren eskolako bazterkeriaren eta jazarpenaren aurka aritzeko jaso beharreko aurre-hartze eta esku-hartze neurriei buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Sánchez Martín, Gloria (SV-ES LT) (17:08)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Urrea Herrera, Diana (EH Bildu LT) (17:19)Bideoa ikusi

Arrizabalaga Arruza, Leixuri (EA-NV LT) (17:28)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (17:33)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Sánchez Martín, Gloria (SV-ES LT) (17:40)Bideoa ikusi

Arrizabalaga Arruza, Leixuri (EA-NV LT) (Eserlekutik) (17:44)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (17:45)Bideoa ikusi

Botazioa. (17:47)Bideoa ikusi

Amaiera eman zaio bilkurari.

Testua

Gai-zerrendako zazpigarren puntua: "Euskal Sozialistak
legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena,
genero-identitateak eta sexu-orientazioak direla-eta
gertatzen diren eskolako bazterkeriaren eta jazarpenaren
aurka aritzeko jaso beharreko aurre-hartze eta esku-hartze
neurriei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Ekimena aurkezteko Sánchez anderea, zurea da hitza.

SÁNCHEZ MARTÍN andreak: Eskerrik asko, presidente andrea.
Arratsalde on, jaun-andreok.

Nire legebiltzar-taldea, Euskal Sozialistak taldea, sexu-
joeragatik eta genero-identitateagatik eskolan egiten den
diskriminazioa eta jazarpena prebenitzeko eta saihesteko
legez besteko proposamen batekin dator gaur osoko bilkura
honetara.

Euzko Abertzaleak eta EH Bildu taldeekin erdibideko
zuzenketa bat adostu dugu, gure ustez gure ikastetxeetan
sexu-joeragatik eta genero-identitateagatik
diskriminaziorik ez egiteko ildoan aurrera egiteko aukera
emango baitu.


Joan den urteko ekainean oso antzeko legez besteko bat
aurkeztu zuen nire legebiltzar-taldeak Diputatuen
Kongresuko Berdintasun Batzordearen aurrean, eta aho batez
babestu zuten Ganberako talde guztiek. Guzti-guztiek.

Alderdi guztien ustez, garrantzitsua zen ekimen honi babesa
ematea, uste baitzuten beharrezkoa zela elkarbizitzarako
eta aniztasuna eta herritar guztien eskubideak
errespetatzeko hezkuntza bultzatzen jarraitzeko. Eta are
garrantzitsuagoa da, kontuan izanik, gaur egun, herritar
horiek zigortu eta jazarri egiten direla, Europan eta mundu
osoan. Errusiako eta Ugandako adibideak jarri besterik ez
dago.



Nire legebiltzar-taldeak egoki iritzi zion Eusko
Legebiltzarrean ekimen hau aurkezteari, gure autonomia-
erkidegoan ere, LGTB gazteei eskolan nahiz osasun-alorrean
egiten zaien jazarpena prebenitzeko aurrerapausoak
emateko.


Halaber, azpimarratu behar da, aurtengo otsailaren 4an,
Europako Parlamentuak gehiengo handiz onartu zuela (394
boto alde, 176 kontra eta 72 abstentzio) txosten bat -
Lunacek txostena-, zeinaren bidez