Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

19
Galdera, Iñaki Oyarzabal de Miguel Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, Sopuertako ikastetxeei buruz [10
10
05
01
0306]
2014.03.21
73
Deialdiko 17.puntua.

Jatorrizko ekimenak

10\10\05\01\00306Sopuertako ikastetxeei buruz

Izapideak

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak erantzun du

Hizlariak

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (13:42)Bideoa ikusi

Hezkuntza, Hizkuntz Politika eta Kultur Saila, sailburua (13:44)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (13:46)Bideoa ikusi

Hezkuntza, Hizkuntz Politika eta Kultur Saila, sailburua (13:49)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hamazazpigarren puntua: "Galdera, Iñaki
Oyarzabal de Miguel Euskal Talde Popularreko
legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta
Kulturako sailburuari egina, Sopuertako ikastetxeei buruz".

Oyarzabal jauna, zurea da hitza.

OYARZABAL DE MIGUEL jaunak: Eskerrik asko, presidente
andrea; jaun-andreok, sailburu andrea.

Sopuertan, bi ikastetxetan ematen da hezkuntza-eskaintza:
batetik, La Baluga haur-eskola publikoan, zerotik sei
urterako haurrentzat; eta, bestetik, ekimen sozial itunduko
San Viator ikastetxean, zeinak Lehen Hezkuntzako, Bigarren
Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako, lanbide-
hastapeneko eta helduentzako hezkuntzako eskaintza osoa
baitu.

Ikastetxe horiek bata bestearen alboan daude; elkarrekin
lankidetzan aritu dira, eta baterako sinergiak baliatu
dituzte; urte hauetan guztietan, erantzun ona eta osoa eman
diote udalerriko hezkuntza-eskariari; eta, orain, hain
zuzen, gizarte- eta hezkuntza-gatazka baten aurrean daude
udalerrian, kasu honetan La Baluga ikastetxe publikoko
guraso gutxi batzuek sortua.

Jakin nahi genuke zer nolako prestutasuna eta
erabakitasuna dituen Jaurlaritzak gatazka hori gainditzeko
eta Sopuertan datozen urteetarako hezkuntza-eskaintza
argitzeko.

Besterik ez. Eskerrik asko.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Oyarzabal jauna.

Erantzuteko, Uriarte anderea, zurea da hitza.


HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURAKO SAILBURUAK
(Uriarte Toledo): Legebiltzarreko presidente andrea.

Zure galderari erantzuteko, hots, zer balorazio egiten duen
Jaurlaritza honek Sopuertako ikastetxeen egoerari buruz,
esango dizut zuzentzen dudan sailak uste duela Sopuertako
ikasleek, gaur egun, bermatuta dutela hezkuntzarako
eskubidea indarrean dagoen araudian ezarritako
baldintzetan.


Dakizunez, ikastetxea hautatzeko eskubidea hezkuntza-
eskaintzaren planifikazioaren mende dago hasiera batean.
Alde horretatik, legeak berak dio hezkuntzaren zerbitzu
publikoa ikastetxe publikoen eta ikastetxe pribatu itunduen
bidez emango