Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

22
Galdera Juana Iturmendi Maguregui Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuari egina, Bilboko Begoñako igogailuari buruz [10
10
05
01
0305]
2014.03.21
73
Deialdiko 24.puntua.

Jatorrizko ekimenak

10\10\05\01\00305Bilboko Begoñako igogailuari buruz

Izapideak

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuak erantzun du

Hizlariak

Iturmendi Maguregui, Juana (PV-ETP LT) (14:21)Bideoa ikusi

Ingurumena eta Lurralde Politik Saila, sailburua (14:24)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hogeita laugarren puntua: "Galdera, Juana
Iturmendi Maguregui Euskal Talde Popularreko
legebiltzarkideak Ingurumen eta Lurralde Politikako
sailburuari egina, Bilboko Begoñako igogailuari buruz".

Iturmendi anderea, zurea da hitza.

ITURMENDI MAGUREGUI andreak: Eskerrik asko, presidente
andrea. Jaun-andreok, sailburu andrea.

Bilboko Begoñako igogailua 1940ko hamarkadaren erdialdeaz
geroztik dago martxan, eta Itxaropen kalea eta Mallonako
futbol-zelaiaren inguruak lotzen ditu. Ziurrenik, Bilbon
dagoen obra industrial interesgarriena da. Rafael Fontán
arkitektoaren lana da, eta mugimendu modernoa delakoaren
erakusgarri berdingabea da.

2012an, ia 400.000 bidaiari ibili ziren han, Bizkaiko
Garraio Partzuergoaren datuen arabera. Beraz, garrantzi
handiko azpiegitura da Begoñako eta gertuko beste auzoetako
biztanleentzat.

Une honetan, nahiz eta martxan jarraitu, arazo handi bat
du. Birgaitze-obrak behar ditu, eta, horrez gain, zerbitzua
kudeatzen duen enpresaren emakidadunak joan den abuztuan
iragarri zuen emakida azkentzeko eskaera bat aurkeztu
zuela, finantza-aldetik itotzen ari baitzen hainbat
arrazoirengatik.



Gure taldeak, Talde Popularrak, uste du bermatu egin behar
zaiela zerbitzu garrantzitsu hori Bilboko biztanleei, leku
turistikoa, ikono bat eta eraikin babestua baita gainera.
Eta, azpiegitura horren jabea Eusko Jaurlaritza denez, hari
dagokio sortu den arazoari irtenbidea emateko erabaki
egokiak hartzea.



Iazko azaroan, Legebiltzar honetan aurkeztutako legez
besteko proposamen batean, gure taldea akordio batera
iritsi zen Euzko Abertzaleak taldearekin, eta zuzenketa bat
sinatu genuen Jaurlaritzari eskatzeko berma dadila Begoñako
igogailuaren zerbitzua erabilera-baldintza onenetan baldin
eta zerbitzuaren egungo emakidadunak erabakitzen badu
emakidari uko egitea.


Joan den urtarrilean jakin dugu Eusko Jaurlaritzak ez duela
onartu azkentze-eskaera, ez baititu onargarritzat jo
emakidadunak emandako arrazoiak. Eta, agindu bat aplikatuz,
baimena