Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

6
EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, 35/02 epaiketa politikoa salatzeko. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
11
02
01
0453]
2014.04.03
76
05:57
Deialdiko zazpigarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

10\11\02\01\0045335/02 epaiketa politikoa salatzeko

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Arzuaga Gumuzio, Julen (EH Bildu LT) (14:14)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (14:25)Bideoa ikusi

Gallástegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (14:30)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Llanos Gómez, Nerea (PV-ETP LT) (14:38)Bideoa ikusi

Arrizabalaga Olaizola, María Eugenia (EA-NV LT) (14:47)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Arzuaga Gumuzio, Julen (EH Bildu LT) (14:56)Bideoa ikusi

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (15:01)Bideoa ikusi

Gallástegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (15:05)Bideoa ikusi

Llanos Gómez, Nerea (PV-ETP LT) (15:09)Bideoa ikusi

Arrizabalaga Olaizola, María Eugenia (EA-NV LT) (15:15)Bideoa ikusi

Botazioa. (15:30)Bideoa ikusi

Amaiera eman zaio bilkurari.

Testua

Gai-zerrendako zazpigarren puntuan: "EH Bildu legebiltzar-
taldeak egindako legez besteko proposamena, 35/02 epaiketa
politikoa salatzeko. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda, EH Bildu
taldearen ordezkariak, Arzuaga jaunak dauka hitza.

ARZUAGA GUMUZIO jaunak: Eskerrik asko, legebiltzarburu
andrea, eguerdi on denoi.

Epaiketaren kontrako plataformako kideak ere ongi etorriak
eta 35/02 epaiketan auzipetuak zuetako batzuk,
legebiltzarkide ohiak ere zaretela, ongi etorriak.

Zuzenbidea, batzuetan, gogaikarria eta iraganezina
suertatzen zaigu, baina badira hori azaltzen eta ulertzen
laguntzen diguten metafora batzuk.

Bada Zuzenbideari buruzko kontzeptu oso adierazgarri bat,
probatio diabolica deiturikoaz ari naiz. Terminoak ezinezko
gertatzen den froga bat aipatzen du: gertatu den zerbait
ez, baizik inoiz gertatu ez den zerbait frogatu beharko du
interpelatuak. Akusatuaren errugabetasunaren presuntzioa
egin beharrean akusatuak errugabetasuna frogatu behar du.
Edo, beste modu batean esanda, akusazioak akusatuaren
erruduntasuna frogatu beharrean, akusatuaren defentsak
aurkeztu behar ditu horren errugabetasuna berresteko
frogak.

Probatio diabolica edo froga inkisitorialak hautsi egiten
du zuzenbide-estatuaren, estatu demokratiko baten logika,
zeinaren arabera frogaren karga baitagokio zerbait gertatu
dela agerian utzi nahi duenari edo norbaiten erruduntasuna
frogatu nahi duenari.

Gaur aztertuko dugu 35/02 auzia, Batasuna eta Herriko
Tabernen multzo handi baten kontrakoa izan dena. 2002.
urtean sumarioa osatu zenean, 114 elkarte interbenituak
izan ziren. Lokal horietan sartu, miatu, itxi eta
kudeatzaile administratibo-judizial baten menpean jarri
ziren.

Hainbat pertsona kartzelaratu zuten prebentiboki, inolako
justifikazio edo arrazoirik gabe. Aitzakia bat eman zen,
Herrikoak eta Batasunako kideak ETA ziren. Dena ETA zen
berriro ere entornoaren teoria zoro horrekin.

12 urte geroago aldaketa sakonak egon dira, bizi dira