Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Galdera, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, 2014ko martxoko langabezia-datuei buruz. [10
10
05
01
0332]
2014.04.11
78
05:24

Jatorrizko ekimenak

10\10\05\01\003322014ko martxoko langabezia-datuei buruz

Izapideak

Lehendakariak erantzun du

Hizlariak

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (09:57)Bideoa ikusi

Lehendakaria (09:59)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (10:01)Bideoa ikusi

Lehendakaria (10:04)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntua: "Galdera, Arantza Quiroga
Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak
lehendakariari egina, 2014ko martxoko langabezia-datuei
buruz".

Quiroga andrea, zurea da hitza.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, presidente andrea.
Buenos días.

"Egoera ekonomikoa larrialdi nazionalekoa da eta berehalako
ekintza bat eskatzen digu. Ezin dugu denborarik galdu.
Benetan aurre egin behar diogu krisiari, benetako neurriak
hartuz eta arazoak benetan onartuz". 2012ko urria,
lehendakari jauna, hauteskunde-kanpaina. Horrela aurkeztu
zinen euskaldunen aurrean, zure etorrera Euskadirentzako
garai berri baten abiapuntua zela esanaz. Horrela
konbentzitu zenituen euskaldun batzuk lehendakari izatera
iristeko. Harrezkero urte eta erdi igaro da.

Atzeraldiaren aurretik, lehendakari jauna, Euskal Autonomia
Erkidegoak per capita errenta handia, industrializazio-
maila altua, giza kapitalaren zuzkidura ona, egiturazko
langabezia-tasa txikiagoa eta gainerako eskualdeen batez
bestekoa ia bikoiztu egiten zuen kanporatze-tasa zituen.

Azken urtean, lehendakari jauna, Euskal Autonomia
Erkidegoko ekonomiaren beherakada % 1,9koa izan zela
kalkulatu zen, Espainia osokoa baino zazpi hamarren
handiagoa, % 1,2koa izan baitzen. Euskadiko langabeziari
buruzko azken datuen arabera, 178.148 langabe daude;
63.082 familiak jaso dute diru-sarrerak bermatzeko errenta.
Hiletik hilera gehitzen ari dira eta zuk badakizu ez
dagoela nahikoa baliabide.

Eta galdera hau da, lehendakari jauna, zer egin du zure
Gobernuak enpresariak eta sindikatuak mahai batean
esertzeko eta enpleguaren inguruan akordio sozial bat
lortzeko? Gaur, urte eta erdi geroago, benetan uste al duzu
garai berri bat hasi dela Euskadin zure agindupean? Hartu
al dituzu -orduan esanda bezala- benetako neurriak, eta
benetan egin al diezu aurre arazoei?

Eskerrik asko.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Quiroga andrea.

Erantzuteko, lehendakari jauna, zurea da hitza.


JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (Urkullu Renteria):