Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

7
Euskadiko Ezkerra Legebiltzar-Taldeko Martín Auzmendi Aierbe jaun txit argiak Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomiaren Garapenerako Sailburu jaun txit gorenari Herri-Administraritzen zerbitzuko Lanarigoaren Ordezkotza-Erakunde, lan egoera zehazteko eta parte hartzezko Legearn buruz Jaurlaritzak izandako jokabideari buruz egindako itauna.
1987.10.16
16
03:51

Jatorrizko ekimenak

03\10\04\01\00011Herri-Administraritzen zerbitzuko Lanarigoaren Ordezkotza-Erakunde, lan egoera zehaztea eta parte hartzeari buruzko Legeari buruz Jaurlaritzak izandako jokabideari buruzkoa.

Izapideak

-

Hizlariak

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (02:24)Bideoa ikusi

Lehendakariordetza, Lege Araubide eta Autonomia Garapen Saila, sailburua (02:35)Bideoa ikusi

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (00:58)Bideoa ikusi

Lehendakariordetza, Lege Araubide eta Autonomia Garapen Saila, sailburua (01:07)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako zazpigarren puntua: "Euskadiko Ezkerra
Legebiltzar-Taldeko Martin Auzmendi Aierbe jaun txit argiak
Lehendakaritza, Zuzenketa eta Autonomiaren Garapenerako
Sailburu jaun txit gorenari Herri-Arduralaritzaren
zerbitzuko lanarigoaren ordezkotza-erakundeen, Lan-egoera
zehazteko eta parte hartzeko Legeari buruz Jaurlaritzak
izandako jokabideari buruz egindako itauna".

Itaun-egilea da hizpidearen jabe.

AUZMENDI AIERBE Jaunak: Lehendakari jauna, parlamentari
jaun-andreok Gobernu honen ekitaldian guk pentsatzen genuen
gauzak ez zirela, noski, bat batean eta besterik gabe
konponduko, alegia, koalizioko Gobernu bat zegoelako eta
koalizioko Gobernu honetan Madrilen agintean dagoen alderdi
bat dagoelako, ez zirela Estaduarekin Komunitate
Autonomoari sortzen zaizkion arazoak besterik gabe
konponduko. Eta tamalez, zoritxarrez, horrekin aurkitu
gara. Eta hori horrela eman denez, berriro ere azken
hilabeteetan Estaduko Parlamentuan onartu diren zenbait
oinarrizko lege edo beste lege batzuk direla, gure Autonomi
Estatutoak Euskal Herriari onartzen dizkion konpetentziekin
nolabaiteko kontraesanak planteatzen edo planteatu ditu.

Beraz, errealitate batekin aurkitzen gara, eta errealitate
hori, hain zuzen ere, zera da: nahiz eta Gobernu honen
asmoa izan -eta nik uste dut asmo horrekin danok ados
gaudela-, asmoa izan gure autonomiaren desarroiloarekin
zerikusia duten lege horiek Madrilen eztabaidatzekoan
negoziaketa baten beharra eta negoziaketa horren bidez
akordio batetara iristeko beharra, hori, zoritxarrez, ez da
horrela izan. Eta hori horrela izan ez delako, hain zuzen
ere, Parlamentu honetan bertan onartu dira hiru proposamen
behintzat Madrilen onartutako beste hainbat legeren aurka.
Eta, hain zuzen ere, proposamen hauek planteatzen zutena
eta onartu zena zera izan da: lege horiek puntu batzutan
gure autonomiaren ahalmenen aurka daudenez, Auzitegi
Konstituzionalak aztertu dezala eta erabaki dezala lege
horien konstituzionalitatea edo Estatutoarekin ados datozen
edo