Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Mozioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Ibarzaharrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena [10
11
03
00
0088]
2014.05.08
79
07:42

Jatorrizko ekimenak

10\11\03\00\00088Ibarzaharrari buruz

Izapideak

Berdinketa atera da mozioaren jatorrizko testuaren botazioan, eta hurrengo bilkura osoan ebatziko da

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (12:55)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

López de Munain Ganuza, Igor (EH Bildu LT) (13:06)Bideoa ikusi

Reyes Martín, Vicente (SV-ES LT) (13:15)Bideoa ikusi

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (EA-NV LT) (13:27)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Iturmendi Maguregui, Juana (PV-ETP LT) (13:39)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (13:46)Bideoa ikusi

López de Munain Ganuza, Igor (EH Bildu LT) (13:52)Bideoa ikusi

Reyes Martín, Vicente (SV-ES LT) (13:56)Bideoa ikusi

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (EA-NV LT) (14:02)Bideoa ikusi

Iturmendi Maguregui, Juana (PV-ETP LT) (14:07)Bideoa ikusi

Botazioa. (14:12)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Testua

Gai-zerrendako bosgarren puntua: "Mozioa, Gorka Maneiro
Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak aurkeztua,
Ibarzaharrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. Maneiro jauna,
zurea da hitza, ekimena aurkeztu eta aldezteko.

MANEIRO LABAYEN jaunak: Eskerrik asko, presidente andrea.

Gai hau agian ez da oso mediatikoa izango, baina gure ustez
biziki garrantzitsua da. Beraz, itzul zaitezte, arren, zuen
aulkietara (Barreak), gardentasunaz hitz egin behar dugu
eta; ustezko ustelkeria-kasuak aipatuko ditugu, zenbaiten
lagun jakin bat postu jakin batean jartzeko itun politikoez
jardungo gara, eta opakutasunaz mintzatuko gara edo, batik
bat, gardentasunik ezaz.


Ibarzaharra enpresaz ari natzaizue; enpresa horretan,
Espainiako Gobernuak % 50eko partaidetza du, Eusko
Jaurlaritzak % 22,5, Bizkaiko Foru Aldundiak % 22,5 eta
Sestaoko Udalak % 5.


Enpresa horretan sortu zenetik azken urteotan zer gertatu
den jakin nahi dugu, eta hor zer gertatu den jakin arte ez
dugu etsiko. Alegia, mozio honen emaitza bat izan edo
bestea izan, enpresa horretan gertatu dena jakin arte ez
dugu etsiko.



Kontua zera da, duela hilabete, kontroleko azken osoko
bilkuran Jaurlaritzari interpelazioa egin genion eta
Erkoreka jaunak erantzun zigun; enpresa horrek sortu
zenetik egindako lanei buruzko interpelazioa zen, langileen
egoerari buruzkoa eta, batik bat, enpresa horrek urte
hauetan guztietan izan dituen gerentearen bi alboko horiei
buruzkoa.


Interpelazio hartan, Eusko Jaurlaritzak -gogoan izango
duzue, baldin eta hemen bazineten eta entzun bazenuten- ez
zuen erantzun argirik eman, ez zuen ezer argitu, eta
horregatik erregistratu dugu mozio hau.

Jaurlaritzak daturen bat aurkez zezakeen, komunikabideren
batean agertutako hori gezurra zela esan zezakeen,
alderdiren bat argitu zezakeen, bere bertsioa eman
zezakeen... Baina egia esan, ez zuen gauza handirik argitu
eta, beraz, mozio hau aurkeztu eta aldeztu beharrean gaude.


Zer esan nion nik