Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Euskadin turismoa lagundu eta sustatzeko politikak garatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
11
02
01
0257]
2014.05.29
80
07:15
Deialdiko 2. puntua.

Jatorrizko ekimenak

10\11\02\01\00257Euskadin turismoa lagundu eta sustatzeko politikak garatzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Corcuera Leunda, Susana (SV-ES LT) (10:55)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (Eserlekutik) (11:07)Bideoa ikusi

Pinedo Bustamante, Leire (EH Bildu LT) (11:07)Bideoa ikusi

López de Ocariz López de Munain, M.ª del Carmen (PV-ETP LT) (11:16)Bideoa ikusi

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (EA-NV LT) (11:26)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Corcuera Leunda, Susana (SV-ES LT) (11:37)Bideoa ikusi

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (EA-NV LT) (Eserlekutik) (11:42)Bideoa ikusi

Botazioa. (11:44)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bigarren puntua: "Euskal Sozialistak
legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena,
Euskadin turismoa lagundu eta sustatzeko politikak
garatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. Euskal Talde
Sozialistaren ordezkaria den Corcuera andreak dauka hitza
ekimena aurkeztu eta aldezteko.

CORCUERA LEUNDA andreak: Eskerrik asko, lehendakari andrea.
Lehendakari jauna.

Legebiltzarkideok. Iazko abenduan proposatu zuen ekimen hau
Talde Sozialistak, Euskadin turismoa babestu eta sustatzeko
politikei buruzkoa, ikusirik uda betean Euskadira zetozen
bidaiarien eta gau igarotzen zutenen urte arteko
estatistika-datuen bilakaera negatiboa zela. Datu horiek ez
zetozen bat Espainiako gainerako lekuetan turismoa izaten
ari zen bilakaerarekin, nazioarteko bidaiariak iristeari
dagokionez.


Ziur gaude aurreko legegintzaldian, Patxi Lópezen
Gobernuarekin, Eusko Jaurlaritzak eta turismo-sektoreak
partekatu zuten estrategiak, krisi ekonomikoa izanik ere,
bide eman ziola Euskadiko turismo-datuak positiboak
izateari, hazkundeari dagokionez.


Emaitza horiek izaten lagundu zuen beste elementu bat da,
dudarik gabe, orduan ez zela zalantzarik izan sinergiak
baliatzeko eraginkorrak ziren tresna guztietara jotzeko,
eta, hala, Turespañarekin, turismoaren erakunde
nazionalarekin lan egiten zen, adibidez. Erakunde hori
marketinaren arduraduna da, eta haren helburua zen, eta da,
Estatuko estrategia turistikoaren abangoardia osatzea,
aktore publikoak eta sektore pribatuak koordinatuz, eta
haien buru izanez. Eta, gainera, elkarrizketa iraunkorra
zen ostalariekin, hotel-sektorearekin, sukaldariekin, eta,
azken batean, turismo-sektoreko eragile aktibo guztiekin.

Legegintzaldi honetan, euskal turismoari buruzko ekimen
ugari ekarri ditu Talde Sozialistak, bai 2013an, bai
aurten, eta Jaurlaritzaren aldetik jaso dugun erantzunak
kezkatu egin gintuen orduan, eta kezkatu egiten gaitu gaur.
Eta horregatik mantendu dugu ekimen hau