Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

7
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, eskolako emaitzak hobetzeko plana aurkezteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
11
02
01
0488]
2014.05.29
80
07:15
Deialdiko seigarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

10\11\02\01\00488Eskolako emaitzak hobetzeko plana aurkezteari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Berriro ekin zaio bilkurari.

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (16:30)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (16:39)Bideoa ikusi

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (Eserlekutik) (16:46)Bideoa ikusi

Arrizabalaga Arruza, Leixuri (EA-NV LT) (16:46)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Agirrezabala Mantxola, Juanjo (EH Bildu LT) (16:51)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (Eserlekutik) (17:02)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (17:07)Bideoa ikusi

Arrizabalaga Arruza, Leixuri (EA-NV LT) (Eserlekutik) (17:09)Bideoa ikusi

Agirrezabala Mantxola, Juanjo (EH Bildu LT) (Eserlekutik) (17:11)Bideoa ikusi

Botazioa. (17:14)Bideoa ikusi

Testua

Arratsaldeko lauak eta erditan ekin zaio berriz bilkurari.

LEHENDAKARIAK: Gai-zerrendako seigarren puntua: "Euskal
Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko
proposamena, eskolako emaitzak hobetzeko plana aurkezteari
buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. Euskal Sozialistak,
Celaá andrea, zurea da hitza ekimena aldeztu eta
aurkezteko.

CELAÁ DIÉGUEZ andreak: Abiapuntua, legez besteko proposamen
honen aurkezpenari ekiterakoan. Euskadin hezkuntza-sistema
ona daukagu, urte askotako ekimen adostu eta jarraituaren
poderioz sendotasun handia lortu duena. Gure hezkuntza
adierazleak oso onak dira, Europako bataz bestekoaren
parekoak edo hobeak. Esaterako, ikasle bakoitzeko egindako
hezkuntza inbertsioa altua da; haur hezkuntzako eskolatze-
tasak oso onak dira. Hezkuntzaren uzte goiztiarra oso baxua
da eta titulazio-tasak oso maila onekoak.



Ezin, ordea, gauza bera esan eskola-emaitzei buruz. Txarrak
ez izan arren, hobetzeko tarte handia eskaintzen dute eta
ez dira euskal gizarteak hezkuntzan egiten duen ahalegina
eta inbertsioa kontuan harturik espero zitezkeenen
parekoak.


Beti defendatu dugu hezkuntza-kalitatea bi funtsezko
oinarriren gainean eraiki behar dela, kamuts eta erren
geratuko ez bada: ekitatea eta bikaintasuna.


Eta lehenengoari dagokionez, nahiz eta ahaleginak egiten
jarraitu behar dugun, gauzak ondo bideratuta badaude ere,
ezin genezake gauza bera esan bikaintasunari buruz. Arlo
honetan, Europako bataz bestekoaren nahiko azpitik gaude
oraindik eta derrigorrezkoa da arazo hori konponbidean
jartzea. Hezkuntza oso sistema konplexua da eta bakarka eta
zatika hartzen diren erabakiek eta martxan jartzen diren
ekintzek edo programek bere eraginkortasunaren parte handi
bat galtzen dute ikuspegi orokor eta bateratzaile batetik
egiten ez badira.

Horregatik da horren garrantzitsua Hezkuntza Sailak abian
jartzen dituen ekinbide guztiak eskola emaitzak hobetzeko
plangintza bateratu batera biltzea. Horregatik