Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

13
Galdera, Miren Gallastegui Oyarzábal Euskal Sozialistak taldeko legebiltzarkideak Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari egina, ofizioko txandagatik abokatuei zor zaizkien zenbatekoen ordainketari buruz [10
10
05
01
0358]
2014.05.30
81
03:59
Gai-zerrendako 15. puntua.

Jatorrizko ekimenak

10\10\05\01\00358Ofizioko txandagatik abokatuei zor zaizkien zenbatekoen ordainketari buruz

Izapideak

Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak erantzun du

Hizlariak

Gallastegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (11:55)Bideoa ikusi

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua (11:57)Bideoa ikusi

Gallastegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (12:00)Bideoa ikusi

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua (12:02)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hamabosgarren puntua: "Galdera, Miren
Gallastegui Oyarzábal Euskal Sozialistak taldeko
legebiltzarkideak Herri Administrazio eta Justiziako
sailburuari egina, ofizioko txandagatik abokatuei zor
zaizkien zenbatekoen ordainketari buruz".


Gallastegui anderea, zurea da hitza.

GALLASTEGUI OYARZÁBAL andreak: Mila esker, presidente
andrea. Legebiltzarkideok, egun on. Lehendakari jauna, egun
on. Sailburua.

Egiari zor, zalantzan izan naiz azken uneraino galdera
bertan behera utzi ala ez, atzo bertan -Legebiltzarrari
auzi honi buruzko azalpenak eman behar zenizkion egunaren
bezperan- jakin baitugu ordaindu egin berri zaizkiela
ofizioko txandako abokatuei jasotzeke zituzten zenbateko
horietako batzuk.

El País egunkariko kazetari baten bitartez -eta, bide
batez, eskerrak eman nahi dizkiot erakutsitako
interesagatik- jakin dugu dagoeneko ordainduta dutela zor
zitzaizkien zenbateko horien zati bat. Askoz pozago
nengokeen -askoz pozago geundekeen-, baldin eta Talde
Sozialistak egin zizun galderaren harira jaso izan bagenu
horren guztiaren berri eta erantzun horretan azaldu izan
bazenigu zer gertatu zen ofizioko txanden afera horretan.
Baina, tira, kontua da dagoeneko baditugula erantzun
batzuk; ea, bada, zure erantzunean gainerakoen berri
jasotzen dugun.

Egia da abokatu gutxi batzuek bazutela zure sailaren asmoen
berri; beste batzuek, berriz, prentsaren bidez jakin dute,
nahiz eta abokatuen elkargoek hamaikatxo erreklamazio
eginak izan -eta agindutako zenbait promes bidean galdu-.
Hauxe da, nolanahi ere, galdera: Zergatik egon dira
atzerapen horiek, sailburu jauna? Zergatik egon da
atzerapen sistematiko hori, txandak ordaintzeko orduan?
Zergatik ez dira ordaindu zenbateko horiek, kontuan hartuta
funtsak egon bazeudela, elkargoen egiaztagiriak zituztela
eta arauz epe jakin batzuen barruan ordaintzeko betebeharra
zegoela?

Denbora luzez abokatuei ez zaizkie ordaindu zenbateko
horiek, nahiz eta haiek hertsiki eskatu sailari,
duintasunez, ordaindu beharrekoa