Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Mozioa, Carmelo Barrio Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, bitartekaritza-prozedura ezartzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
11
03
00
0081]
2014.06.05
82
06:24
Deialdiko hirugarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

10\11\03\00\00081Bitartekaritza-prozedura ezartzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Barrio Baroja, Carmelo (PV-ETP LT) (11:49)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Arzuaga Gumuzio, Julen (EH Bildu LT) (11:57)Bideoa ikusi

Gallástegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (12:04)Bideoa ikusi

Zorrilla Ibañez, Joseba (EA-NV LT) (12:09)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (Eserlekutik) (12:20)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Barrio Baroja, Carmelo (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (12:20)Bideoa ikusi

Arzuaga Gumuzio, Julen (EH Bildu LT) (Eserlekutik) (12:22)Bideoa ikusi

Gallástegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (Eserlekutik) (12:24)Bideoa ikusi

Zorrilla Ibañez, Joseba (EA-NV LT) (Eserlekutik) (12:25)Bideoa ikusi

Botazioa. (12:27)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: "Mozioa, Carmelo Barrio
Baroja Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak
aurkeztua, bitartekaritza-prozedura ezartzeari buruz.
Eztabaida eta behin betiko ebazpena".


Proposamena egin duen taldearen txanda. Barrio jauna, zurea
da hitza, ekimena aurkeztu eta aldezteko.

BARRIO BAROJA jaunak: Eskerrik asko, presidente andrea.
Legebiltzarkideok, lehendakari jauna, sailburu andrea, egun
on.

Labur-labur, akordio bat lortu baitugu hasierako testuaren
eta aurkezturiko zuzenketen inguruan. Eskerrak eman nahi
dizkiet zuzenketak egin dituztenei beren ekarpenengatik,
akordio interesgarri bat lortzen lagundu dutelako Euskal
Autonomia Erkidegoan bitartekaritza-prozedura ezartzeari -
pixkanaka ezartzeari- buruz.

Lehenik eta behin, erdibideko zuzenketa irakurriko dut,
oinarrizko akordioa baita, eta, ondoren, gure ustez gai
honek duen garrantziari buruzko azalpen labur bat emango
dut.

Erdibidekoaren arabera "Eusko Legebiltzarrak eskaera egiten
dio Eusko Jaurlaritzari dagoeneko indarrean dauden judizio
barruko bitartekaritza-prozedurak finka ditzan eta, sei
hilabeteko epean, azterketa bat egin dezan gainerako
jurisdikzioetan ere prozedura horiek lantzeko eta
ezartzeko. Horrez gainera, "Eusko Legebiltzarrak eskaera
egiten dio Eusko Jaurlaritzari jarduerak egin ditzan
zerbitzu horiek eta gatazkak konpontzeko prozedura
alternatiboa -besteak beste, judizioz kanpoko
bitartekaritza- ikusarazteko eta zabaltzeko". Eta,
amaitzeko, honela dio: "Eusko Legebiltzarrak erakunde
pribatuek egindako lana aitortu nahi du...".


LEHENDAKARIAK: Isiltasuna, mesedez.

BARRIO BAROJA jaunak: "... lankidetza-zuzenbidean
diharduten erakunde pribatuen lana aitortu nahi du, eta
eskaera egiten dio Eusko Jaurlaritzari orain arte
lankidetza-zuzenbidea sustatzeko egindako lanetan aurrera
jarrai dezan". Alegia, judizio barruko bitartekaritza,
judizioz kanpoko bitartekaritza, lankidetza-zuzenbidea...;
landu beharreko gai garrantzitsuak guztiak.

Sistema hori benetan da