Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

6
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, lan-eskaintza publiko baten bitartez EITBn lanpostuak ezabatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
11
02
01
0504]
2014.06.05
82
06:24

Jatorrizko ekimenak

10\11\02\01\00504Lan-eskaintza publiko baten bitartez EITBn lanpostuak ezabatzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Berriro ekin zaio bilkurari.

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Unzalu Hermosa, Mikel (SV-ES LT) (15:14)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (15:28)Bideoa ikusi

Llanos Gómez, Nerea (PV-ETP LT) (15:33)Bideoa ikusi

Urruzuno Urresti, Unai (EH Bildu LT) (15:43)Bideoa ikusi

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (EA-NV LT) (15:53)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Unzalu Hermosa, Mikel (SV-ES LT) (16:05)Bideoa ikusi

Llanos Gómez, Nerea (PV-ETP LT) (16:11)Bideoa ikusi

Urruzuno Urresti, Unai (EH Bildu LT) (16:17)Bideoa ikusi

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (EA-NV LT) (16:23)Bideoa ikusi

Botazioa. (16:30)Bideoa ikusi

Testua

Arratsaldeko hirurak eta laurdenetan ekin zaio berriz
bilkurari.

LEHENDAKARIAK: Arratsalde on berriro. Osoko bilkurari
ekingo diogu.

Gai-zerrendako seigarren puntua: "Euskal Sozialistak
legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena,
lan-eskaintza publiko baten bitartez EITBn lanpostuak
ezabatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. Unzalu jauna, zurea
da hitza, ekimena aurkeztu eta aldezteko.

UNZALU HERMOSA jaunak: Lehendakari jauna, sailburu anderea,
legebiltzarkideok, arratsalde on guztioi, eta ongi etorriak
izan zaitezte Eusko Irratiko langile batzordekideak.

Euskal Sozialistok legez besteko proposamen hau aurkeztu
dugu nahi dugulako EITBko Administrazio Kontseiluak
geldiarazi dezala joan den apirilaren 29an onartu zuen
Eusko Irratirako lan-enplegurako deialdia.

Deialdi hori ez gauzatzeko eskatzen dugu 79 langile
kaleratuko liratekeelako berehala, nahiz eta epaileek edo
Lan Ikuskaritzak erakunde publikoan mugagabeko kontratu ez-
finko bat izateko eskubidea aitortu dien; 30 lanpostu
publiko behin betiko suntsituko lituzkeelako, jakinik iaz
beste hamar desagertu zirela, euskal irrati publikoaren
benetako beharrak aztertu gabe; arrisku handian utziko
lukeelako Euskadiko irrati-zerbitzu publikoa; euskal
irrati-telebista publikoa batere segurtasun juridikorik ez
duen prozesu baten mende utziko lukeelako; eta EITBn
gizarte-gatazka eragiten duelako.



Badakit hori esaten ari naizen bitartean baten bat barrez
ariko dela, ahopean bada ere: "Esan ezazu nahi duzuna,
deialdia martxan dago eta". Esan bezala, Administrazio
Kontseiluak joan den apirilaren 29an onartu zuen deialdi
hau, baina gaur plazaratu du EITBko zuzendaritzak deialdia
komunikabideetan. Ez joan den astean; ez dute itxaron bihar
arte: hain justu, gaur azaldu dadin behartu dute. A zer
errespetu falta Legebiltzar honi, bere zeregina baita
erakunde publikoa kontrolatzea eta, besteak beste, EITBko
Zuzendaritza Nagusia izendatzea!


Itxaron zezaketen