Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, 2014ko maiatzaren 1ean komertzio eta banku-erakundeen aurka izan ziren mehatxu-ekintzak gaitzesteari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena [10
11
02
01
0519]
2014.06.12
83
06:06
Deialdiko 3. puntua.

Jatorrizko ekimenak

10\11\02\01\005192014ko maiatzaren 1ean komertzio eta banku-erakundeen aurka izan ziren mehatxu-ekintzak gaitzesteari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (10:45)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Iturrate Ibarra, Iñigo (EA-NV LT) (10:54)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (11:00)Bideoa ikusi

Ares Taboada, Rodolfo (SV-ES LT) (11:09)Bideoa ikusi

Matute García de Jalón, Oskar (EH Bildu LT) (11:13)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (11:21)Bideoa ikusi

Iturrate Ibarra, Iñigo (EA-NV LT) (11:27)Bideoa ikusi

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (11:33)Bideoa ikusi

Ares Taboada, Rodolfo (SV-ES LT) (11:37)Bideoa ikusi

Matute García de Jalón, Oskar (EH Bildu LT) (11:41)Bideoa ikusi

Botazioa. (11:46)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: "Euskal Legebiltzar Talde
Popularrak egindako legez besteko proposamena, 2014ko
maiatzaren 1ean komertzio eta banku-erakundeen aurka izan
ziren mehatxu-ekintzak gaitzesteari buruz. Eztabaida eta
behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. Euskal Talde
Popularraren ordezkaria den Oyarzabal jaunak dauka hitza.

OYARZABAL DE MIGUEL jaunak: Eskerrik asko, presidente
andrea, jaun-andreok.

Proposamen hau hona ekarrarazi diguten datu batzuk eman
nahi nituzke.

Apirilaren 12a, larunbata: pertsona bortitz batzuek
Barakaldoko San Jose elizari eraso egin zioten, eta beren
ekintza grabatu zuten; ekintza hori Ernaik sinatu du.

Apirilaren 27a, igandea: Kutxabanken sukurtsal bati eraso
egin zioten, eta bideoan grabatu zuten sare sozialetara
igotzeko; hori ere Barakaldon. Han, erasoa egiten ari
zirenek Alderdi Popularreko zinegotzi bat seinalatu zuten;
hura seinalatu, grabatu, haren etxebizitza erakutsi, eta
salatari izatea leporatu poliziari deitzeagatik eta
zuzenean ikusten ari zen ekintzak salatzeagatik.

Maiatzaren 1a, osteguna: triskantzak saltokietan, berriz
ere Ernaik antolatutako manifestazio baten bukaeran.
Hogeita hamar lokalek baino gehiagok kalteak jasan
zituzten; berrogei txanodunek izua zabaldu zuten Bilboko
Alde Zaharrean.

Aste batzuk, hilabete batzuk atzera egiten badugu, eraso
egin zitzaien alderdi politiko batzuen egoitzei,
banketxeetako sukurtsalei... Komunikabideek horretaz hitz
egin zuten. Indarkeria beste udalerri batzuetara hedatu
zen; txanodunek Euskadiko hamar udalerritan egin zieten
eraso banketxeei eta saltokiei.


Bada, hara, gaur hona ekarri dugun legez besteko
proposamenarekin, kezka bat zuenganatu nahi dugu, arreta
jarri nahi dugu bakanak izan beharrean gure erkidegoan
aldian-aldian errepikatzen hasiak diren ekintza batzuetan.

Istilu publiko antolatuak dira, saltokiei eginiko erasoak,
aurrezki-kutxei eginikoak, altzari publikoen aurkakoak,
alderdi politikoen egoitzen aurkakoak.