Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Mistoa-UPyD legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, politikari, kargu publiko eta besteren forupeko egoerak kentzeko egin behar diren lege-aldaketei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena [10
11
02
01
0518]
2014.06.12
83
06:06
Deialdiko 4. puntua.

Jatorrizko ekimenak

10\11\02\01\00518Politikari, kargu publiko eta besteren forupeko egoerak kentzeko egin behar diren lege-aldaketei buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (11:47)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Mintegi Lakarra, Laura (EH Bildu LT) (11:57)Bideoa ikusi

Gallástegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (12:05)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Sémper Pascual, Borja (PV-ETP LT) (12:16)Bideoa ikusi

Otadui Biteri, Ana (EA-NV LT) (12:27)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (12:32)Bideoa ikusi

Mintegi Lakarra, Laura (EH Bildu LT) (12:40)Bideoa ikusi

Gallástegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (Eserlekutik) (12:45)Bideoa ikusi

Sémper Pascual, Borja (PV-ETP LT) (12:48)Bideoa ikusi

Botazioa. (12:53)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntua: "Mistoa-UPyD legebiltzar-
taldeak egindako legez besteko proposamena, politikari,
kargu publiko eta besteren forupeko egoerak kentzeko egin
behar diren lege-aldaketei buruz. Eztabaida eta behin
betiko ebazpena".


Proposamena egin duen taldearen txanda. Mistoa-UPyD, zurea
da hitza ekimena aurkeztu eta aldezteko.

MANEIRO LABAYEN jaunak: Bai, eskerrik asko, presidente
andrea.

Ekimen honek lehen urrats bat izan nahi du, foruduntasuna
desagerrarazteko lehen urrats bat, gutxienez. Espainiak ez
du behar forudun gehiago, gutxiago baizik; zehazki, ez du
forudunik behar. Ez luke egon behar forudunik, ez Euskadin
eta ez Espainian, eta hori da gure ekimenarekin aldezten
duguna.

Esan behar dut oraingoz behintzat (ikusiko dugu eztabaidan
posible izaten den) ezinezkoa izan dela Talde
Sozialistarekin erdibideko zuzenketa bat adostea. Hala ere,
esan behar dut eztabaidan zehar, Gallastegui andreak esaten
duenaren arabera, gerta litekeela erdibideko zuzenketaren
bat sinatzea, Legebiltzar honek, edo Legebiltzar honetako
zati batek behintzat, Espainian horrenbeste milaka forudun
egotearekin ados ez dagoela adieraziko lukeen erdibidekoren
bat. Eta, horren ondorioz, foruduntasuna desagerrarazteko
behar diren urratsak eman behar dira.

Ikusiko dugu hori posible den; izan ere, Madrilgo
Batzarrean, aspaldi ez dela, posible izan zen
foruduntasunarekin zerikusia zuen ekimen bat UPyDren,
Alderdi Sozialistaren eta Ezker Batuaren botoekin onartzea.
Edo, hobeto esanda, Alderdi Popularraren gehiengo osoaren
ondorioz onartua ez izatea. Badirudi instituzioren batean
behintzat bide hori egiteko prest dagoela Alderdi
Sozialista. Dena den, ikusiko dugu zertan geratzen den
gaurko eztabaida.



Bortxaezintasunak galarazi egiten du prozedurarik
abiaraztea diputatuei edo senatariei erantzukizunak
eskatzeko beren funtzioak betetzen ari direla adierazitako
iritziengatik, eta immunitateak dagokion legegintza-
ganberaren baimenaren eskakizuna ezartzen die zenbait
prozesuri.