Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, abiadura handiko trenaren obrei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena [10
11
02
01
0514]
2014.06.12
83
06:06
Deialdiko 5. puntua.

Jatorrizko ekimenak

10\11\02\01\00514Abiadura handiko trenaren obrei buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Matute García de Jalón, Oskar (EH Bildu LT) (12:56)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (13:10)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Iturmendi Maguregui, Juana (PV-ETP LT) (13:17)Bideoa ikusi

Zaballos De Llanos, Jesús María (SV-ES LT) (13:22)Bideoa ikusi

Aldaiturriaga Zorrozua, Norberto (EA-NV LT) (13:25)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Matute García de Jalón, Oskar (EH Bildu LT) (13:32)Bideoa ikusi

Aldaiturriaga Zorrozua, Norberto (EA-NV LT) (13:38)Bideoa ikusi

Botazioa. (13:41)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Testua

Gai-zerrendako bosgarren puntua: "EH Bildu legebiltzar-
taldeak egindako legez besteko proposamena, abiadura
handiko trenaren obrei buruz. Eztabaida eta behin betiko
ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. EH Bildu
taldearen ordezkaria den Matute jaunak dauka hitza.

MATUTE GARCÍA DE JALÓN jaunak: Eskerrik asko, presidente
andrea. Sailburua, legebiltzarkideok, eguerdi on.

Azkenengo aldiz abiadura handiko trenaren inguruan aritu
ginenetik Ganbera honetan, asko izan dira berriak, asko eta
oso kezkagarriak: irregulartasunez beteriko gainkostuak
direla-eta egon diren atxiloketak, edo diru publikoz
egindako tramoak, inolako erabilerarik izango ez dutenak,
besteak beste. Geroz eta ageriagoa izaten ari da proiektu
honek geroz eta itzal gehiago dituela.

Hori dela eta, gaur berriz ere gaia ekarri dugu
Legebiltzarrera. Gaurkoan, gainkostuetan fokua jarriz,
Euskal Autonomia Erkidegoan ere gertatzen ari direlako eta
uste dugulako ezinbestekoa dela gizartea jakinaren gainean
egotea, makroinfraestruktura hau zer-nolako despropositoa
bilakatu den agerian geratzen ari delako. Eta gai honetan,
Euskadi edo Basque Country marka ez dago Espainia markatik
oso urrun. Hori dela eta, Legebiltzar honi urgentziaz
moratoria bat eskatu nahi diogu.

Esan dudan bezala, berriro gatoz eztabaida honekin
Legebiltzarrera, eta egia da eztabaida hau errepikaria
dela. Atzo bertan ere, eta ez EH Bilduren
erantzukizunagatik, abiadura handiko trenari buruz
eztabaidatu behar izan genuen. Alderdi Sozialistako
ordezkariak ekarri zuen gaia. Baina abiadura handiko
trenaren proiektuari buruz ezagutu den errealitate batean
jarri nahi dugu guk gaur arreta (errealitate oso
kezkagarria, esango genuke guk), eta baita proposamen bat
egin ere.


Ez dugu salaketa hutsean geratu nahi, nahiz hori
beharrezkoa iruditzen zaigun, jakina, are gehiago esango
nuke, ezinbestekoa iruditzen zaigun, gauza publikoen
kudeaketaren eraginkortasuna bermatzeko eta Administrazio
honek, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru