Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Galdera, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Estatuarekin sinatuko litzatekeen balizko akordio baten oinarriei buruz. [10
10
05
01
0372]
2014.06.13
84
05:11

Jatorrizko ekimenak

10\10\05\01\00372Estatuarekin sinatuko litzatekeen balizko akordio baten oinarriei buruz

Izapideak

Lehendakariak erantzun du

Hizlariak

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (09:55)Bideoa ikusi

Lehendakaria (09:56)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (09:57)Bideoa ikusi

Lehendakaria (10:01)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntua: "Galdera, Arantza Quiroga
Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak
lehendakariari egina, Estatuarekin sinatuko litzatekeen
balizko akordio baten oinarriei buruz".

Quiroga anderea, zurea da hitza.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, presidente andrea. Egun
on guztioi.

Lehendakari jauna, maiatzaren 29a, osteguna: Ganbera honek
berriro aldarrikatu zuen, Euzko Alderdi Jeltzalearen eta
Bilduren botoekin, Euskal Herriak autodeterminaziorako
eskubidea duela.

Hurrengo egunean, maiatzaren 30ean, ostiralarekin, zuk,
lehendakari jauna, mezu hau bidali zenuen: "Berandu baino
lehen itxi behar da akordio bat estatuarekin" -azaltzen
zenez-, "Bilduk ez dezan subiranotasuna zuzendu".

Hauxe da nire galdera, lehendakari jauna: zer negoziatu
nahi du zure Jaurlaritzak estatuarekin? Zer oinarriri
buruz? Independentzia?

Eskerrik asko.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Quiroga anderea.

Erantzuteko, lehendakari jauna, zurea da hitza.


JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (Urkullu Renteria): Quiroga
andrea, ez jarri nire ahotan nik esan ez dudana.

Garai berri baterako lau irizpide politiko proposatzen
ditut eta ditugu: Euskadiren errealitate nazionala onartzea
eta garatu ahal izatea, autogobernu-sistemaren garapen
osoari bide ematea, harremanetarako bermedun eta egiazko
aldebikotasun-sistema zehaztea eta hemen hartutako erabaki
demokratikoak errespetatzea. Hemen, Legebiltzarrean, gu
guztion esku dago irizpide hauei bide politikoa irekitzea.


Zuek, Quiroga andrea, Ganbera honetako talde guztiek
proposamenak aurkezteko, eztabaidatzeko eta adosteko eratu
duten autogobernuari buruzko lantaldeko kide zarete. Espero
dut lantalde horren lanetik euskal gizarteak berretsiko
duen eta berme guztiekin errespetatuko den erakunde-
proposamen bat aterako dela. Jaurlaritzak berriro
adierazten du prest dagoela estatus politiko berri bat
adosten laguntzeko.

Eskerrik asko.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, lehendakari jauna.

Quiroga anderea, zurea da hitza.

QUIROGA CIA