Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

6
Interpelazioa, Iñaki Oyarzabal de Miguel Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Eusko Jaurlaritzaren komunikazio-politikari buruz. [10
10
04
01
0174]
2014.06.13
84
05:11
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak erantzun du.

Jatorrizko ekimenak

10\10\04\01\00174Eusko Jaurlaritzaren komunikazio-politikari buruz

Izapideak

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak erantzun du

Hizlariak

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (10:14)Bideoa ikusi

Hezkuntza, Hizkuntz Politika eta Kultur Saila, sailburua (10:21)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (10:31)Bideoa ikusi

Hezkuntza, Hizkuntz Politika eta Kultur Saila, sailburua (10:35)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako seigarren puntua: "Interpelazioa, Iñaki
Oyarzabal de Miguel Euskal Talde Popularreko
legebiltzarkideak lehendakariari egina, Eusko
Jaurlaritzaren komunikazio-politikari buruz".


Oyarzabal jauna, zurea da hitza.

OYARZABAL DE MIGUEL jaunak: Eskerrik asko, presidente
andrea, legebiltzarkide jaun-andreok, lehendakari jauna.

Duela hilabete batzuk jakin genuen ezen, zuk, Urkullu
jauna, eta EAJren Jaurlaritzak funts publikoak eman
dizkiezuela zuen ideologia bertsuko komunikabideei. Ganbera
honetako beste talde baten ekimenak publizitate-kontratazio
ugari azaleratu zituen; zure Jaurlaritzak, Urkullu jauna,
mesede egiten ziola Noticias taldeari (Deia, Diario de
Noticias de Álava, Diario de Noticias de Gipuzkoa, Onda
Vasca); berariazko kontratuak egin zirela 140.000 euro
baino gehiagorengatik publizitate-kanpaina orokorretako
kontratazioetatik at -bitxia da; gainerako komunikabideek
egin ditzaketenak, lehia askean, eta horiek ere mesede
egiten zioten Noticias taldeari-, eta Noticias taldeak
berariazko kanpainak lortzen zituela.


Hala, jakin genuen ezen, mahukapetik, berariazko
kontratazio-sistema baten bidez, baliabide publikoak ematen
zenizkietela (dizkiezuela) zuen ideologia bertsuko
komunikabideei, eta alde batera uzten dituzue Euskadin
zabalkunde handiagoa duten beste batzuk. Mesede-tratu argia
Jaurlaritzaren kideko komunikabideei, eta salagarria
iruditzen zaigu, eta ez oso etikoa. Baina, horrez gain,
esleipen horien justifikazioa, kasu askotan, lehendakari
jauna, Publizitate Instituzionalaren Legean espresuki
debekatutako kasuetan sartuko litzateke. Zehazki, EAJren
Jaurlaritzak ideologia bertsuko prentsari mesede egiteko
funts publikoak erabiltzen dituela egiaztatzeaz gain, gauza
are larriago baten berri izan dugu: funts horiek eman
dizkiela informazioa kontrolatzeko eta edukiak
manipulatzeko asmoz.

Zure Jaurlaritzak, Urkullu jauna, 20.000 euro baino gehiago
ordaindu zien 2013. urtearen amaieran Noticias taldeko
komunikabide batzuei, beren