Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

17
Interpelazioa, Iñaki Oyarzabal de Miguel Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari egina, Hezkuntza Sailak Helduen Etengabeko Ikaskuntzako zentroei buruz duen politikaren gainean. [10
10
04
01
0182]
2014.06.13
84
05:11
Deialdiko hemezortzigarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

10\10\04\01\00182Hezkuntza Sailak Helduen Etengabeko Ikaskuntzako zentroei buruz duen politikaren gainean

Izapideak

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak erantzun du

Hizlariak

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (13:11)Bideoa ikusi

Hezkuntza, Hizkuntz Politika eta Kultur Saila, sailburua (13:20)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (13:30)Bideoa ikusi

Hezkuntza, Hizkuntz Politika eta Kultur Saila, sailburua (13:36)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hamazortzigarren puntua: "Interpelazioa,
Iñaki Oyarzabal de Miguel Euskal Talde Popularreko
legebiltzarkideak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta
Kulturako sailburuari egina, Hezkuntza Sailak Helduen
Etengabeko Ikaskuntzako zentroei buruz duen politikaren
gainean".


Oyarzabal jauna, zurea da hitza.

OYARZABAL DE MIGUEL jaunak: Eskerrik asko, presidente
andrea.

Uriarte andrea, hilabeteak daramatzazue arreta publikoa
desbideratu nahian, guztiok sartu eta nahasi nahian
gainerakoek egiten dutenari buruzko eztabaidetan. Goizean
ikusi dugu komunikabideei ordaintzeko prest ere egon
zaretela Euskadiko hezkuntzaren egoerari buruzko arreta
gure autonomia-erkidegotik kanpora desbidera dezaten,
Euskadiko hezkuntzak dituen arazoei eta zure sailak
Euskadiko hezkuntzaren arloan egin duen kudeaketa pobreari
buruz hitz egitea saihesteko.


Baina, bien bitartean, gai jakin bat ekarri nahi dugu hona:
Hezkuntza Sailak zehaztu du helduen hezkuntza-zentroetako
eskolek gutxienez hamabi ikasle izan behar dituztela,
gastuak murrizteko. Zentroek, irakasleek eta sindikatuek
adierazi dute etapa horren araudi berriak dozenaka irakasle
ordezko utziko dituela lanik gabe. Helduen hezkuntza-
zentroetako zuzendariek dimititzeko mehatxu ere egin dute,
murrizketak direla eta.

Ongi, sailburu andrea, Helduen Etengabeko Ikaskuntzako
zentroak (EPAk) azken aukera dira lan-merkatuan berriro
txertatu nahi duten kolektibo askorentzat. Etengabeko
prestakuntza-mota horrek lagundu egiten die langabezian
egon eta prestakuntza jaso, eguneratu eta hobetu nahi
dutenei, etorkizunean lanpostu bat lortzea erraztuko dien
tituluren bat nahi dutenei, baita DBHko graduatu titulua
behar dutenei ere.



Hori dela eta, zentro horietara (EPAra) jotzen dute
titulazioa lortu nahi dutenek, DBHko graduatu titulua lortu
nahi dutenek (ikasketak utzi zituztelako), oinarrizko
prestakuntza egiaztatzen duen ziurtagiria edo diploma nahi
dutenek, edo goi-mailako lanbide-prestakuntzarako edo
unibertsitaterako sarrera