Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, euskal hezkuntza-sisteman hezkuntza hirueleduna modu mailakatuan ezartzeari eta orokortzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
11
02
01
0505]
2014.06.19
85
06:44

Jatorrizko ekimenak

10\11\02\01\00505Euskal hezkuntza-sisteman hezkuntza hirueleduna modu mailakatuan ezartzeari eta orokortzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (11:37)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Agirrezabala Mantxola, Juanjo (EH Bildu LT) (11:52)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (12:00)Bideoa ikusi

Berriozabal Bóveda, Jone (EA-NV LT) (12:05)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (12:15)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (12:25)Bideoa ikusi

Agirrezabala Mantxola, Juanjo (EH Bildu LT) (12:32)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (12:38)Bideoa ikusi

Berriozabal Bóveda, Jone (EA-NV LT) (12:42)Bideoa ikusi

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (12:48)Bideoa ikusi

Botazioa. (12:52)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: "Euskal Sozialistak
legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena,
euskal hezkuntza-sisteman hezkuntza hirueleduna modu
mailakatuan ezartzeari eta orokortzeari buruz. Eztabaida
eta behin betiko ebazpena".

Proposamena aurkeztu duen taldearen txanda. Euskal Talde
Sozialistaren ordezkaria den Celaá andreak dauka hitza.

Isiltasuna, mesedez.

CELAÁ DIÉGUEZ andreak: Egun on guztioi.

Lehenik eta behin, legebiltzarkideok, ohartarazi nahi
dizuet legez besteko proposamen honek une honetan duen
garrantziaz gure hezkuntza-sistemarentzat. Hil honetan
bertan bukatzen da hizkuntza marko hirueledunaren bigarren
belaunaldiaren esperimentazio proiektua.

Duela zenbait aste aurkeztua izan zen Legebiltzarreko
Hezkuntza Batzordean lehen belaunaldiaren ebaluazioa.
Emaitzak ikaragarri onak dira. Soilik hiru urteko
esperimentazio aldiaren ondoren, Derrigorrezko Bigarren
Hezkuntzako hirugarren mailako ikasleen % 60k oso maila
ona lortu dute ingelesean (B1 edo B2 maila, hain zuzen
ere). Kontrol taldeetan, % 20k besterik ez dituzte lortzen
maila horiek. Aldea oso nabarmena da.


Aurrerakada hori, gainera, euskaran eta gaztelanian
ikasleek epe horretan egin ohi duten aurrerabidea
geldiarazi gabe egiten da. Eta ingelesez emandako
irakasgaietan ere ez da nabaritzen oztoporik hezkuntza
konpetentzia horien jabe egiterakoan.


Hasiera batean batzuek saldu nahi izan zituzten mamu
merkeak, zorionez, ezeztatuak suertatuko dira, ez kontrako
ikuspegi ideologiko batetik, zorroztasun osoz egindako
ebaluazio zientifiko batetik baizik.

Legebiltzarkideok, harri bitxi bat dugu esku artean eta
ezin dugu aukera hau inolaz ere galdu. Hau da unea,
euskarari hezkuntza arreta berezia emanez eta elebitasunean
egin dugun bide arrakastatsuari jarraituz, ingelesaren
ezagutzan jauzi kualitatibo bat emateko. Posible dela
frogatua dago. Arduragabekeria hutsa izango litzateke ez
aprobetxatzea.


Legebiltzarkideok, 2013ko maiatzaren 16an, Legebiltzar
honek, Legebiltzar