Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Mozioa, Iñaki Oyarzabal de Miguel Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Hezkuntza Sailak Helduen Etengabeko Irakaskuntzako zentroei buruz duen politikaren gainean. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
11
03
00
0090]
2014.06.26
86
07:21

Jatorrizko ekimenak

10\11\03\00\00090Hezkuntza Sailak Helduen Etengabeko Irakaskuntzako zentroei buruz duen politikaren gainean

Izapideak

-

Hizlariak

Berriro ekin zaio bilkurari.

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (14:59)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Arrondo Aldasoro, Belén (EH Bildu LT) (15:17)Bideoa ikusi

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (15:26)Bideoa ikusi

Corrales Goti, Leire (EA-NV LT) (15:34)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (15:46)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (15:51)Bideoa ikusi

Arrondo Aldasoro, Belén (EH Bildu LT) (15:57)Bideoa ikusi

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (Eserlekutik) (16:02)Bideoa ikusi

Corrales Goti, Leire (EA-NV LT) (16:04)Bideoa ikusi

Botazioa. (16:10)Bideoa ikusi

Testua

Arratsaldeko hirurak eta bian ekin zaio berriz bilkurari.

LEHENDAKARIAK: Arratsalde on guztioi. Osoko bilkurari
hasiera emango diogu berriro ere.

Gai-zerrendako laugarren puntua: "Mozioa, Iñaki Oyarzabal
de Miguel Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak
aurkeztua, Hezkuntza Sailak Helduen Etengabeko
Irakaskuntzako zentroei buruz duen politikaren gainean.
Eztabaida eta behin betiko ebazpena".


Proposamena egin duen taldearen txanda. Oyarzabal jauna,
zurea da hitza ekimena aurkeztu eta aldezteko.

OYARZABAL DE MIGUEL jaunak: Eskerrik asko, presidente
andrea. Lehendakaria, sailburua, legebiltzarkideok.

Nire taldeak helduen hezkuntza iraunkorrarekin zerikusia
duen gaia dakar berriro ere. Duela bi aste eskas zuzendu
gintzaizkion sailburuari, helduen hezkuntza iraunkorreko
zentro hauen inguruan haren sailak harturiko erabakiei
buruz galdetzeko. Arrazoiak errepikatzeko arriskua izanik
ere, uste dut berriro ere azaldu beharra daukagula
eztabaida honetara ekarri gaituen arrazoibide hura.

Gainera, hezkuntza-zentroen, sindikatuen eta besteren
azalpenak ezagutzeko aukera izan dugu Legebiltzar honetan
bertan, Hezkuntza Batzordean. Hain zuzen ere, aipamena egin
nahi diot komunikabideek argitaratu zutenari: "Sindikatuek
kritikatzen dute murrizketak daudela helduentzako zentroen
erregulazioaren atzean"; "Eusko Jaurlaritzak murrizketa
larriak ezarri nahi ditu helduen hezkuntzan"; "Helduen
hezkuntzako zuzendariek dimisioa emango dutela mehatxu egin
dute, murrizketengatik"; "Sindikatuak eta irakasleak,
helduen hezkuntza-zentroetan murrizketak egitearen kontra";
"Hezkuntza Sailak igorririko lanpostu-zerrendaren lehen
zirriborroaren arabera, langileen murrizketak irakasleen %
26ri eragingo lioke"... Horiek albisteen prentsa-zatiak eta
zentroetako eta sindikatuetako ordezkariek emaniko idatzien
zatiak dira.



Aurreko batean genioen bezala, helduentzako hezkuntza-
zentroak (HHI zentroak) dira pertsona askorentzat lan-
merkatuan berriro sartzeko azken aukera. Erantzuna