Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

6
Mozioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, estatu-ereduari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
11
03
00
0093]
2014.06.26
86
07:21

Jatorrizko ekimenak

10\11\03\00\00093Estatu-ereduari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (17:07)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Pastor Garrido, José Antonio (SV-ES LT) (17:18)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (17:27)Bideoa ikusi

Arraiz Barbadillo, Hasier (EH Bildu LT) (17:39)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Egibar Artola, Joseba (EA-NV LT) (17:50)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (18:02)Bideoa ikusi

Pastor Garrido, José Antonio (SV-ES LT) (18:09)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (18:14)Bideoa ikusi

Arraiz Barbadillo, Hasier (EH Bildu LT) (18:20)Bideoa ikusi

Egibar Artola, Joseba (EA-NV LT) (18:25)Bideoa ikusi

Botazioa. (18:31)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako seigarren puntua: "Mozioa, Gorka Maneiro
Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak aurkeztua,
estatu-ereduari buruz. Eztabaida eta behin betiko
ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. Talde Mistoaren
ordezkaria den Maneiro jaunak dauka hitza.

MANEIRO LABAYEN jaunak: Bai, eskerrik asko, presidente
andrea, eta arratsalde on guztioi berriro.

Azkenaldian, zenbait interpelazio eta galdera zuzendu
dizkiogu lehendakariari, Ganbera honetan azaldu ziezagun
zer eredu aldezten duen zehazki Euskadirentzat, zer
proposamen politiko aldezten duen Euskadirentzat, zer
estatu-eredu aldezten duen -baten bat aldezten badu-, zer
konstituzio-erreforma planteatzen duen -baten bat
planteatzen badu-, eta eskatu diogu azaldu dezala, zehaztu
dezala Legebiltzarrean nola eta norekin pentsatzen duen
bere helburuak lortzea, eta ea planteatzen duen edo ez
indarrean dagoen legedia errespetatzea.


Horretan saiatu gara azken asteetan, azken hilabeteetan;
saiatu gara Euzko Alderdi Jeltzale osoak jarrera argia har
zezan eta ausardia izan zezan behingoz -eta ez dakit
betiko- azaltzeko euskal herritarrei zer estatu-eredu
aldezten duen -baten bat aldezten badu-, eta zer estatu-
eredutan senti litekeen eroso Euzko Alderdi Jeltzalea -esan
bezala, eroso senti badaiteke Espainiako estatu-eredu
motaren batean-.



Ez dugu lortu, eta, oraingoz, Euzko Alderdi Jeltzaleak guk
planteatu dugun mozio honi osoko zuzenketa bat, gehitze-
zuzenketa bat edo aldatze-zuzenketa bat aurkeztea ere ez
dugu lortu, baina pentsatzen dut eztabaida honetan zehar
eztabaidatu ahal izango dugula taldeek gai honen inguruan
dituzten proposamenei buruz.


Dena den, guri ezinbestekoa iruditu zaigu, beste inori
itxaron gabe, eztabaida hau ekartzea, herritarrek batzuen
eta besteen ideiak ezagutu ditzaten, eta, horren arabera,
iritzi bat izan dezaten eta kontuan har ditzaten alderdi
politiko bakoitzak planteatzen dituen proposamen zehatzak.

Beraz, eztabaida honek bi helburu ditu, funtsean: batetik,
UPyDren