Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

9
Euskadiko Ezkerra Legebiltzar-Taldeak Itsas-Gaietarako Gizarte-Iraskundearen agintepide eta betebeharren eskuraketari buruz egindako legez besteko baten saloaren eztabaidaketa eta azken erabakia.
1987.11.20
17
07:56

Jatorrizko ekimenak

03\11\02\01\00039Itsasoko Gizarte Institutuaren eskumen eta funtzioen transferentziari buruz

Izapideak

Onetsi egin da osoko zuzenketaren testua

Hizlariak

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (00:51)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Vallejo de Orejuela, Eduardo (NV LT) (01:04)Bideoa ikusi

Pérez García, Alberto (SV-ES LT) (01:11)Bideoa ikusi

Blasco de Imaz, Carlos (EA LT) (01:23)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (01:36)Bideoa ikusi

Vallejo de Orejuela, Eduardo (NV LT) (Eserlekutik) (01:51)Bideoa ikusi

Pérez García, Alberto (SV-ES LT) (01:54)Bideoa ikusi

Blasco de Imaz, Carlos (EA LT) (Eserlekutik) (02:02)Bideoa ikusi

Botazioak. (02:05)Bideoa ikusi

Testua

Bederatzigarren gaia: "Euskadiko Ezkerraren Legebiltzar-
Taldeak Itsasketarako Gizarte-Erakundearen aginpide eta
egitekoen eskuraketaz egindako legez besteko baten saloari
buruzko eztabaidaketa eta azken erabakia.

Talde salo-egilearen aldia. Auzmendi jaunak du hizpidea.

AUZMENDI AIERBE Jaunak: Lehendakari jauna, legebiltzarkide
jaun-andreok. Honako hau esanez hasi nahi nuke legez
besteko salo honen aldezpenean. Autonomia-Elkarteko
honetan, eta Jaurlaritzaren aldetik batipat, nolarebait
hauxe edo aditzera ematen ari zen, alegia, 88.eko
urtarrilaren lehengotik aurrera, Insalud eta Inserso
eskuratuta, Autonomia-Elkarteak Euskal Herriko Autonomia-
Elkarteko herri-izaitezko egiteko eta zerbitzu guztien
kudeatzeko aginpidea edukiko zuela. Hala ere, hori da
horrela, eta gure iritziz, nabari denez, gizarte-segurantza
barruan, Insaudez eta Inserso-z landara, osasunketa eta
gizarte-mailan hainbat zerbitzu emateko ardura daukan beste
iraskunde kudeatzaile bat badelako ez da hori honela.
Beraz, Euskal Osasun Zerbitzuen Osakidetzarako Legean
jasorik dauden helburuak, hala nola Euskal Herriko
Autonomia-Elkarteko osasunketa-mailako herri-zerbitzu
guztien kudeatzea bereganatzea, bada hori ez da
urtarrilaren lehenetik aurrera Osakidetzaren bitartez
egiterik izango, itsasketarako gizarte-Erakundearen
eskuraketa ziur aski ordurako emango ez bait da.

Itsasketarako gizarte-Erakundea, zuek, jaun-andreok
badakizuenez, itsas-langileen jaurpide bereziaren erakunde
kudeatzailea da, nolarebait jaurpide orokorrean, oraingoan
itsas-langileen esparruari dagokionean, gainontzeko
langileentzat izendaturik dauden egitekoak egiteratzen zein
beregain hartzen dituena. Beraz, une hauetan itsas-
langileentzako eta gozamendunentzako zerbitzuak dira, eta,
beraz baita nola Autonomia-Elkartearen lur-eremuan, hala
haren legepeko itsas-uretan, hala untzietan, eta baita
atzerrian ere ematen diren zerbitzuak.

Zuek, jaun-andreok, argipideren bat izan dezazuen, Euskal
Herriko Autonomia-Elkartean 85.ean