Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Politika orokorrari buruzko eztabaida, 1981eko ekainaren 30eko Jaurlaritzaren Legeko 43. artikuluan eta Legebiltzarraren Erregelamenduko 195.ean aurreikusitakoa.
2014.09.25
88
05:23

Jatorrizko ekimenak

10\11\04\00\00002Política orokorrari buruzko eztabaida

Izapideak

Burutu da gai-zerrenda

Hizlariak

Lehendakaria (09:33)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Berriro ekin zaio bilkurari.

Taldeen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (14:27)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (14:59)Bideoa ikusi

Mendia Cueva, Idoia (SV-ES LT) (15:31)Bideoa ikusi

Arraiz Barbadillo, Hasier (EH Bildu LT) (16:00)Bideoa ikusi

Egibar Artola, Joseba (EA-NV LT) (16:26)Bideoa ikusi

Lehendakaria (16:58)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (17:58)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (18:09)Bideoa ikusi

Mendia Cueva, Idoia (SV-ES LT) (18:20)Bideoa ikusi

Arraiz Barbadillo, Hasier (EH Bildu LT) (18:29)Bideoa ikusi

Egibar Artola, Joseba (EA-NV LT) (18:36)Bideoa ikusi

Amaiera eman zaio bilkurari.

Testua

Gai-zerrendako puntu bakarra: "Politika orokorrari buruzko
eztabaida, 1981eko ekainaren 30eko Jaurlaritzaren Legeko
43. artikuluan eta Legebiltzarraren Erregelamenduko 195.ean
aurreikusitakoa".

Legebiltzarraren Erregelamenduko 195. artikuluak dioenaren
harira, eztabaida Jaurlaritzako lehendakariaren mintzaldiaz
hasiko da. Behin azalpena amaituta, bilkura arratsaldeko
14:30ak arte etengo da, hala erabaki baitu Bozeramaileen
Batzordeak. Beraz, Eusko Jaurlaritzaren lehendakaria den
Urkullu jaunak dauka hitza.

JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (Urkullu Renteria):
Legebiltzarburu anderea, legebiltzarkide jaun-andreok,
sailburu jaun-andreok, jaun-andre guztiok, egun on guztioi.

Azken bost urteotan Europa osoak krisi ekonomiko eta
finantzario sakona jasan du. Eurogunean gobernu askok inoiz
ez bezalako neurriak hartu behar izan dituzte jarduera
ekonomikoa egonkortzeko eta finantza publikoak sendotzeko.

Gaur itxaropen ekonomikoak hobeak dira, nahiz eta oraindik
ziurgabetasunik ere badagoen. Azken hilabeteotan egoera
egonkortzea lortu da. Kontu handiz, erabateko ziurtasunik
gabe, etorkizunak itxura hobea duela esan dezakegu. Barne
kontsumoak gora egin du; industria jarduera eta
esportazioak ikusita, badirudi hazkunde aldi batean sartzen
ari garela.


Baina badira zuhur ibiltzeko arrazoiak. Alemaniak
ziurgabetasun handiak ditu, batez ere, Ukrainiako
krisiarengatik eta Errusiari jarritako zigorrengatik.
Frantzia doiketa politika garrantzitsuak egiten ari da;
hortxe dabil, aurrera egin nahi eta ezin. Eta gure
esportazioen zati handi bat bi herrialde horien mende dago.

Horregatik nabil ni ere hain zuhur. Poliki-poliki ari gara
hazten, baina, gutxienez, hazten ari gara. Astiro-astiro
ekonomia berriro konfiantza hartzen ari da. Horixe da
hasteko ezinbesteko oinarria: hazkundea % 1ekoa izan
daiteke aurten eta % 1,7koa datorren urtean.

Jauzi egin aurreko momentuan gaude. Urte gogorrak izan
ditugu. Euskal gizarteak, familiek, enpresek eta herri-
administrazioek errealistak eta