Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako lege-proposamena, bizitzaren amaierako prozesuan pertsonen eskubideak eta duintasuna ziurtatzeari buruz. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
09
02
02
0014]
2014.10.02
89
06:59

Jatorrizko ekimenak

10\09\02\02\00014Bizitzaren amaierako prozesuan pertsonen eskubideak eta duintasuna ziurtatzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Alde dauden taldeen txanda.

Ubera Aranzeta, Rebeka (EH Bildu LT) (12:30)Bideoa ikusi

Botazioa. (12:40)Bideoa ikusi

Botoa azaltzeko txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (12:42)Bideoa ikusi

Barrio Baroja, Carmelo (PV-ETP LT) (12:45)Bideoa ikusi

Gallastegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (12:49)Bideoa ikusi

Orbegozo Uribe, Kerman (EA-NV LT) (12:54)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako hirugarren puntua: "EH Bildu legebiltzar-
taldeak egindako lege-proposamena, bizitzaren amaierako
prozesuan pertsonen eskubideak eta duintasuna ziurtatzeari
buruz. Aintzat hartzeari buruzko eztabaida eta behin betiko
ebazpena".


Banatu zaizuen dokumentazioan daukazue Jaurlaritzaren
irizpena eta, horrenbestez, irakurri gabe eztabaidari
ekingo diogu.

Aldeko txandan nork hartu nahi du parte? Ba EH Bildu
taldearen ordezkaria den Ubera anderea, zurea da hitza.

UBERA ARANZETA andreak: Mahaiburu anderea,
legebiltzarkideok, egun on guztioi. Gaur hizpide dugun gaia
bizitzaren amaierako prozesuan pertsonon eskubideak eta
duintasuna ziurtatzeari buruzko lege-proposamena da. Eta
hori hala izan da, garbi daukagu bizitzaren amaierari ez
diogula itxaron behar pertsonen eskubideak eta duintasuna
bermatzeko, baizik eta EH Bildutik aldarrikatzen dugu
bizitza osoan bermatu behar ditugula pertsonon eskubideak
eta duintasuna, pertsona guztiek beren bizitza ahalik eta
modurik osoenean burutzeko.

Eta zentzu horretan, gaur Euskal Herrian Sopuertan gertatu
denarekin, bertan pertsona, ume, guraso, ikasle guztiei
eskubide hori urratu zaie. Hezkuntza publikoa jasotzeko eta
eskaintzeko eskubidea...


LEHENDAKARIAK: Ubera andrea, beste gai batean gaude. Edo
gaira etortzen zara edo hitza kenduko dizut. Mesedez.

UBERA ARANZETA andreak: Bueno, bizitzaren duintasunarekin
eta eskubidearekin jarraituz, gaur Euskal Herria Bilduk
Legebiltzarrera bizitzaren amaierako prozesuan -lehen esan
dudan bezala- pertsonen eskubideak eta duintasuna
ziurtatzeari buruzko lege-proposamen bat ekarri du.

Horrela deitu beharrean, beste izenburu bat izan zezakeen,
beste era batetara deitu geniezaiokeen legeari, edo agian
ponentzian horrela erabakiko dugu, batek daki. Esaterako,
heriotza duina bermatzeko pertsonen eskubideak eta
askatasuna ziurtatzeari buruzko lege-proposamena deitu
zitekeen, edo hala deitzea erabaki dezakegu.

EH Bilduren helburu nagusia eztabaida irekitzea da.
Eztabaida ireki