Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Euskadiko Ezkerra Legebiltzar-Taldeko Martín Auzmendi Aierbe jaun txit argiak Osasunketa eta Egaripen-Sailburu jaun txit gorenari eskuratutako sarea eta Osakidetza berdintzeari buruz egindako itauna.
1987.12.17
18
04:30

Jatorrizko ekimenak

03\10\04\01\00017Eskuratutako sarea eta Osakidetza berdintzeari buruzkoa.

Izapideak

-

Hizlariak

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (01:50)Bideoa ikusi

Osasuna eta Kontsumo Saila, sailburua (02:05)Bideoa ikusi

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (02:22)Bideoa ikusi

Osasuna eta Kontsumo Saila, sailburua (02:31)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako zazpigarren gaia: "Interpelación formulada
al excelentísimo señor Consejero de Sanidad y Consumo por
el parlamentario ilustrísimo señor don Martín Auzmendi
Aierbe, del Grupo Euskadiko Ezkerra, relativa a la
homologación de la red transferida y Osakidetza".

Euskadiko Ezkerra Legebiltzar-Taldeko Martin Auzmendi
Aierbe jaun txit argiak Osasunketa eta Egaripen-Sailburu
jaun txit gorenari eskuratutako sarea eta Osakidetza
berdintzeari buruz egindako itauna".

Auzmendi jaunak du hizpidea.

El Sr. AUZMENDI AIERBE: Bai, Presidente jauna, parlamentari
jaun-andreok. Dakizutenez, urtarrilaren 1ean Euskal Elkarte
Autonomoak bere gain hartuko du orain arte Gizarte-
Segurantzaren barruan zegoen Insalud erakundea, eta, beraz,
gure eskuetan, euskal Administrazioaren eskuetan geratuko
da Euskal Herriko osasun-sistema publikoaren gestioa,
zerbait alde batera utzita, ia kasi den-dena.

Ezaguna da gaur eta hemen osasunketaren sare publikoaren
egoera nolakoa den, eta nik uste dut denok ados gaudela
egoera hau nahiko desegokia dela, egoera txar baten aurrean
aurkitzen garela. Alde batetik, zerbitzua ematen dutenak
haserre daude, ez daude ados euren egoerarekin, eta baita
zerbitzua dutenen aldetik ere ikusten dugu iritzia ez dela
oso aldekoa, alegia, zerbitzua hartzen dutenak ez daudela
ados jasotzen duten, hartzen duten zerbitzu horrekin.

Beraz, egoera hontan hartuko dugu gure eskuetan Insalud
deritzan erakundea eta nik aurrez esan behar dut ez dugula
bakarrik ahalmen bat eskuratzen, baita arazoak ere
eskuratuko ditugula. Eta hain zuzen ere planteatuko diren
arazo horiei nola aurre egin eta eztabaidatu eta
erabakitzea da orain bertatik dagokiguna.

Arazo hauen artean, noski, badaude batzuk nahiko argi
direnak eta dagoenekoz, gure iritzian, nolabait konpondurik
egon behar zutenak edo bideraturik behintzat euren
konponketa. Hor dago lan-harreman arazoa. Alegia, Insalud
eta Osakidetza erakunde desberdinak izanik eta Insalud-en
transferentziarekin Euskal Parlamentuak