Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

6
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, Hezkuntzako 2014ko EPEari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
11
02
01
0600]
2014.10.30
96
06:18

Jatorrizko ekimenak

10\11\02\01\00600Hezkuntzako 2014ko EPEari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Berriro ekin zaio bilkurari.

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (15:46)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Arrondo Aldasoro, Belén (EH Bildu LT) (15:58)Bideoa ikusi

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (16:08)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (16:15)Bideoa ikusi

Arieta-Araunabeña Ibarzabal, Juan Antonio (EA-NV LT) (16:20)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (16:28)Bideoa ikusi

Arrondo Aldasoro, Belén (EH Bildu LT) (16:33)Bideoa ikusi

Arieta-Araunabeña Ibarzabal, Juan Antonio (EA-NV LT) (16:38)Bideoa ikusi

Botazioa. (16:44)Bideoa ikusi

Testua

Berriro ekin zaio bilkurari arratsaldeko hirurak eta
berrogeita seian.

LEHENDAKARIAK: Arratsalde on guztioi. Berriro ekingo diogu
osoko bilkurari.

Gai-zerrendako seigarren puntua: "Euskal Sozialistak
legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena,
Hezkuntzako 2014ko EPEari buruz. Eztabaida eta behin betiko
ebazpena".

Proposamena aurkeztu duen taldearen txanda. Celaá anderea,
zurea da hitza ekimena aurkeztu eta aldezteko.

CELAÁ DIÉGUEZ andreak: Legebiltzakideok, labur-labur egingo
dut.

Nola lehiatu ahal izango du eskola publikoak hezkuntzako
gainerako eskaintzekin, irakasleen % 40 aldi baterako lan-
egoeran baldin badago? Nola egin ahal izango dute gure
haurren familiek haien hezkuntzaren jarraipena, ikastetxera
doazen bakoitzean erreferente ezberdin bat aurkitzen
badute? Nola hartuko dute irakasleek ikastetxe baten
proiektuarekiko konpromisoa, horretarako behar den
egonkortasunik ez badaukate? Eta, azkenik, gai izango al da
euskal hezkuntza-sistema kalitatea kentzen dion hezkuntza
publiko ezegonkorraren motxila pisutsua bere gain hartzeko?


% 34ko bitartekotasun-tasarekin ekin diogu ikasturteari,
legebiltzarkideok; horri gehitzen badiogu aldi baterako
funtzionario kopurua, % 40ra irits liteke behin-
behinekotasuna. Eta zifra horiek onartezinak dira. Euskal
hezkuntza kalitatezkoa da, progresuzkoa, baina urteetan
zehar ari da handicap hori sufritzen. Eta egia da aurreko
legealdian, une batez, bitarteko-tasa % 27tik jaistea lortu
genuela... Oraindik % 27ko mailan zegoen, nire aurrekoaren
eta Comisiones Obreras sindikatuaren artean ondoz ondoko
EPEak izateko akordio arautzailea lortu zuten arren. Hala
eta guztiz ere, % 27ko bitartekotasun-tasa aurkitu genuen,
eta % 10 jaistea lortu genuen; % 17ko tasara iritsi
ginen. Ikusten duzuen bezala, gaur egun % 34koa da tasa
hori. Zergatik? Arrazoia oso sinplea da: bi urte osoz egon
gara enplegu publikoaren eskaintzarik gabe, eta ez da hartu
langileen egoera egonkortzeko bestelako neurririk ere.


Beraz, gai honek