Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

8
Eusko Alkartasuna Legebiltzar-Taldeak "Banco de Crédito Industrial, S.A."-k 1983garreneko abuztuko euri-jasetatikako gertaldien ondorioz izandako jokabideari buruz eta presako bideak eginarazi dakizkion egindako legez besteko baten saloarekiko eztabaidaketa eta azken erabakia.
1987.12.17
18
04:30

Jatorrizko ekimenak

03\11\02\01\000461983ko abuztuko erauntsiek eragindako gertakarien ondorioz Banco de Crédito Industrial SAk izandako jokabideari buruz

Izapideak

(Onetsia)

Hizlariak

Caño Moreno, Javier (EA LT) (00:26)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Guimón Ugartechea, Julen (Misto-PP LT) (Eserlekutik) (00:36)Bideoa ikusi

Rubalkaba Quintana, José Antonio (NV LT) (00:37)Bideoa ikusi

Orcajo García, Fidel (SV-ES LT) (00:38)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Caño Moreno, Javier (EA LT) (00:46)Bideoa ikusi

Rubalkaba Quintana, José Antonio (NV LT) (00:51)Bideoa ikusi

Orcajo García, Fidel (SV-ES LT) (Eserlekutik) (00:53)Bideoa ikusi

Botazioa. (00:56)Bideoa ikusi

Botoa azaltzeko txanda.

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (Eserlekutik) (00:57)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako 11. gaia: "Eusko Alkartasuna Legebiltzar-
Taldeak 1983.eko euri jasetatikako gertaldien ondorioz
"Banco de Crédito Industrial"-ek izandako jokabideari buruz
egindako legez besteko baten saloarekiko eztabaidaketa eta
azken erabakia".

Talde salo-egileak du hizpidea. Caño jauna da hizpidearen
jabe.

CAÑO MORENO Jaunak: Lehendakari jauna, adierazpenerako
aldia bost minututara murriztua izan denez gero, legez
besteko salo hau sortarazi duten gertaldien irakurraldi
labur bat baino ez dut egingo.

Eta, besterik gabe, denok dakizuen lehenengoarekin hasiko
naiz, hots, 83ko abuztuko zorigaitzak zirela-eta,
eztabaidatu ziren gairik neketsuenetakoa, zorigaitza bera
lekoraturik, ezbeharraren lege-mailako zermugapena izan
zen. Eta, aseguru-bazkuna ezbeharra uholdetzat jotzen
ahalegindu bazen ere, Elkarteko Arduralaritzak eta
kaltetuek eurek aparteko euri-erauntsitzat jotzea aldeztu
zuten, agerikoa denez, kaltetuentzako ordainsari handiagoak
eta mailegutza-goste txikiagoa espero izateko bide ematen
zuen zermugapena. Hara, arrazoin-mota guztiak eta
Elkartearen ageriko laguntzak gorabehera, hondarrik
uholdetzat jotzeko azalkizuna nagusitu zen, horrela
kaltetuek, ohartemanikako kalteen eta ordainsarien arteko
aldeak estaliko baldin bazituzten, mailegu ofizialera eta
oraingoan "Banco de Crédito Industrial"-era jo beharra,
hori hartuz baliatu beharra izan zutela.

Jendetalde honek, industriadunenak batez ere, salerosleenak
kutxen bitartez beste dirubide bat bazuenez geroz, BCI-kiko
zegokion mailegua gorabeheraz izenpetu beharra izan zuen -
eta halabeharrezkoa zelako diot izenpetu beharra izan
zuela-, bestalde akurapen horretan orain, laburturik
bederen, agertzera eman beharra daukadan txatal bat,
8garrena, sartu beharra izan zen. Esan, jesan-hartzaileak -
kaltedunak, zehazkiago- maileguaz laguntzen diren kalte
berak konpontzeko, Erresumako Arduralaritzaren, herri-
erakundeen, toki-elkarteen edo bazkunen bestelako
zenbatekoaz murriztua izango zela esaten zen