Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

2
Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, 1964ko Errentamendu Legearen indarraldian alokatutako lokalen kontratuak bukatzeko luzamendua berehala amaitzekoa dela-eta gure gertuko merkataritza babestu beharrari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
11
02
01
0602]
2014.11.06
98
06:37

Jatorrizko ekimenak

10\11\02\01\006021964ko Errentamendu Legearen indarraldian alokatutako lokalen kontratuak bukatzeko luzamendua berehala amaitzekoa dela-eta gure gertuko merkataritza babestu beharrari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Corcuera Leunda, Susana (SV-ES LT) (10:47)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (11:01)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (11:11)Bideoa ikusi

Casanova Alonso, Iker (EH Bildu LT) (11:20)Bideoa ikusi

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (EA-NV LT) (11:27)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Corcuera Leunda, Susana (SV-ES LT) (11:37)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (11:42)Bideoa ikusi

Casanova Alonso, Iker (EH Bildu LT) (11:47)Bideoa ikusi

Botazioa. (11:50)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bigarren puntua: "Euskal Sozialistak
legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena,
1964ko Errentamendu Legearen indarraldian alokatutako
lokalen kontratuak bukatzeko luzamendua berehala amaitzekoa
dela-eta gure gertuko merkataritza babestu beharrari buruz.
Eztabaida eta behin betiko ebazpena".


Corcuera andrea, zurea da hitza ekimena aurkeztu eta
aldezteko.

CORCUERA LEUNDA andreak: Eskerrik asko, presidente andrea.
Lehendakaria, sailburu jauna, legebiltzarkideok.

Gaia modu errazean kokatze aldera, adierazi behar dut 1964.
urteko Hiri Errentamendu Legeak maizterraren aldeko eredu
protekzionista ezartzen zuela, eta 1994an, berriz, Hiri
Errentamenduei buruzko Lege berriak merkatu librearen
arauak ezarri zizkiela merkataritzako lokalak alokatzeko
kontratuei.


Era berean, lege horrek, 1994koak, behin-behineko aldi bat
ezartzen zuen alokairu-kontratuei merkatu librearen arau
horiek ezartzeko, negozioaren tamainaren eta une hartan
enpresa txikiek ordaintzen zuten jarduera ekonomikoen
gaineko zergaren arabera.

1994ko Hiri Errentamenduei buruzko Lege horretan, bost,
hamar, hamabost eta baita hogei urtera arteko luzamenduak
ere onartu ziren, negozio-azalera eta jarduera ekonomikoen
gaineko zerga parametroen arabera. Zehazki esateko, 2.500
metro baino gutxiago eta 85.000 pezeta baino gutxiagoko
jarduera ekonomikoen gaineko zerga zuten merkataritzako
lokalen kasuan, hogei urterako luzamendua ematen zitzaien
ordura arte sinatuta zeuden alokairu-kontratuei, eta gero,
handik aurrera, KPIaren arabera eguneratzen ziren ordaindu
beharreko alokairuak.

Tira, bada, epe hori, luzamendu hori, 2014ko abenduaren 31n
amaitzen da. Beraz, 2015eko urtarrilaren 1ean negozioen
jabeek alokairu-kontratu berriak sinatu beharko dituzte;
negoziazio berri horiek krisi ekonomikoaren testuinguru
honetan egin beharko dituzte, langabezia ere goraka doan
eta enpresek finantzaketa eskuratzeko zailtasunak dituzten
garaian.


Horrek esan nahi du gure hiri eta herrietan