Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Mozioa, Xabier Isasi Balanzategi EH Bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, hezkuntza- eta hizkuntza-politikako eskumenetan izandako murrizketei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
11
03
00
0105]
2014.11.06
98
06:37
Deialdiko bosgarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

10\11\03\00\00105Hezkuntza- eta hizkuntza-politikako eskumenetan izandako murrizketei buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Isasi Balanzategi, Xabier (EH Bildu LT) (13:01)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (13:16)Bideoa ikusi

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (13:27)Bideoa ikusi

Berriozabal Bóveda, Jone (EA-NV LT) (13:38)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Isasi Balanzategi, Xabier (EH Bildu LT) (13:48)Bideoa ikusi

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (13:54)Bideoa ikusi

Berriozabal Bóveda, Jone (EA-NV LT) (14:00)Bideoa ikusi

Botazioa. (14:04)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Testua

Gai-zerrendako bosgarren puntua: "Mozioa, Xabier Isasi
Balanzategi EH Bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua,
hezkuntza- eta hizkuntza-politikako eskumenetan izandako
murrizketei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. Isasi jauna, zurea
da hitza ekimena aurkeztu eta aldezteko.

ISASI BALANZATEGI jaunak: Legebiltzarreko presidente
anderea, legebiltzarkideok, egun on.

Frantziako Errepublikak eta Espainiako Erresumak sinatutako
Eskualdeko Hizkuntzen edo Hizkuntza Gutxituen Europako
Karta dokumentuan, 8. artikuluan zehazten da Eskolaurrean,
Lehen eta Bigarren Hezkuntzan, Lanbide Heziketan eta
unibertsitatean -oro har, hezkuntza sisteman- irakaskuntza
hizkuntza gutxituan antolatu behar dela.

Nafarroa Garaiko 18/1986 Foru Legea, abenduaren 15ekoa,
euskarari buruzkoak, bere bigarren tituluko lehenengo
kapituluaren 19. artikuluan hau esaten du: "Herritar
guztiek dute hezkuntza mailetan irakaskuntza euskaraz eta
gaztelaniaz izateko eskubidea".

1979ko Estatutuko 6. artikuluan xedatutakoaren arabera,
euskara Euskal Herriaren hizkuntza propioa da, eta Araban,
Bizkaian eta Gipuzkoan ofiziala da, gaztelania bezala.

Halaber, artikulu horrek ezartzen du erakunde erkideei
dagokiela euskararen erabilera bermatzea eta hura ezagutu
dadin ziurtatzeko beharrezkoak diren neurriak eta
baliabideak arautzea, betiere egoera soziolinguistiko
anitzetatik abiatuta.

Aipatu Estatutuko 6. artikulua garatze aldera, Legebiltzar
honek azaroaren 24ko 10/1982 Legea onartu zuen: Euskararen
erabilera normalizatzeko oinarrizko legea da, eta haren
helburua da euskararen erabilera arautzea eta hizkuntza
normalizaziorako prozesua ezartzea.

Hizkuntzari dagokionez, aipaturiko oinarrizko legeak, 5.2.B
artikuluan eta 15. artikuluan, irakaskuntza euskaraz
jasotzeko eskubidea aldarrikatzen du, irakaskuntza
hizkuntza bietan jasotzeko eskubidea adierazten baitu.

Ikasleek, derrigorrezko ikastaldia bukatzerakoan, bi
hizkuntza ofizialak behar bezala erabiltzeko