Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

6
Euskal Legebiltzar Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, ikasle etorkin asko dituzten ikastetxeei giza baliabideak eta baliabide materialak ziurtatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
11
02
01
0603]
2014.11.06
98
06:37
Deialdiko zazpigarren puntua.

Jatorrizko ekimenak

10\11\02\01\00603Ikasle etorkin asko dituzten ikastetxeei giza baliabideak eta baliabide materialak ziurtatzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (16:37)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Agirrezabala Mantxola, Juanjo (EH Bildu LT) (16:53)Bideoa ikusi

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (Eserlekutik) (17:02)Bideoa ikusi

Arrizabalaga Arruza, Leixuri (EA-NV LT) (17:02)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (17:09)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (17:17)Bideoa ikusi

Agirrezabala Mantxola, Juanjo (EH Bildu LT) (17:23)Bideoa ikusi

Arrizabalaga Arruza, Leixuri (EA-NV LT) (17:27)Bideoa ikusi

Celaá Diéguez, M.ª Isabel (SV-ES LT) (Eserlekutik) (17:29)Bideoa ikusi

Botazioa. (17:31)Bideoa ikusi

Amaiera eman zaio bilkurari.

Testua

Gai-zerrendako zazpigarren puntua: "Euskal Legebiltzar
Talde Popularrak egindako legez besteko proposamena, ikasle
etorkin asko dituzten ikastetxeei giza baliabideak eta
baliabide materialak ziurtatzeari buruz. Eztabaida eta
behin betiko ebazpena".


Proposamena egin duen taldearen txanda, Oyarzabal jauna,
zurea da hitza ekimena aurkeztu eta aldezteko.

OYARZABAL DE MIGUEL jaunak: Eskerrik asko, presidente
andrea.

Legebiltzarkideok, gure erkidegoan badira ikastetxeak
ikasleen artean etorkin, gutxiengo etnikotako eta oro har,
gutxietsitako talde sozialetako portzentaje altua dutenak.


Hamabost urteko ikasleen nazioarteko ebaluazio-probak, PISA
2012 probak, Euskadin hainbat datu eman zizkigun. Lehen
aldiz gure erkidegoan ebaluatutako hiru gaitasunetan
ELGAren batez bestekoa gainditzen zen; baina hala ere,
ikasle etorkinen emaitzak oso baxuak izan dira oraingoan,
batez bestekotik urrutiago gure inguruko herrialdeetan
baino.


Euskadiko Eskola Kontseiluak, Euskal Autonomia Erkidegoko
irakaskuntzaren egoerari buruzko txostenetan, behin eta
berriz errepikatu du profil sozioekonomiko baxuagoko
ikastetxeak ziurtatzeko premia, haien titularra dena
delakoa izanda ere (eta hau oso garrantzitsua da, titularra
edozein dela ere), ikastetxe publikoak izan edo itunpeko
ikastetxeak izan; berriz errepikatu du Eskola Kontseiluak
ikastetxe hauek baliabide nahikoak behar dituztela,
baliabide aproposak eskola-arrakastan maila altuagoak
lortzeko, hezkuntzan euskal gazteen artean ekitate
handiagoa lortzeko.


Zentzu honetan, adierazi du ISEC (ikasleen estatus sozial,
ekonomiko eta kulturalaren indizea) baxua duten ikastetxeek
zein berez ikasle etorkin gehiago duten ikastetxeek
baliabide gehiago behar dituztela, esaten nuen bezala,
parte diren sarea edozein izanik ere.

Egia da ez dela berdin gertatzen sare guztietan, eta ona da
geure buruari galdetzea ikastetxe publiko eta itunpekoak
nola erantzuten ari diren etorkinen arretari. Azken
urteetan, bazirudien eztabaidagai bakarra familia