Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Mozioa, Xabier Isasi Balanzategi EH Bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, Euskal Herriko idatzizko hedabideen diru-laguntzen murrizketei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
11
03
00
0107]
2014.11.13
100
08:17
Deialdiko 2. puntua.

Jatorrizko ekimenak

10\11\03\00\00107Euskal Herriko idatzizko hedabideen diru-laguntzen murrizketei buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Isasi Balanzategi, Xabier (EH Bildu LT) (10:31)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (10:42)Bideoa ikusi

Reyes Martín, Vicente (SV-ES LT) (10:49)Bideoa ikusi

Mendizabal Mendizabal, Garbiñe (EA-NV LT) (10:59)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (11:05)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Isasi Balanzategi, Xabier (EH Bildu LT) (11:12)Bideoa ikusi

Reyes Martín, Vicente (SV-ES LT) (11:18)Bideoa ikusi

Mendizabal Mendizabal, Garbiñe (EA-NV LT) (11:22)Bideoa ikusi

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (11:28)Bideoa ikusi

Botazioa. (11:33)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako bigarren puntua: "Mozioa, Xabier Isasi
Balanzategi EH Bildu taldeko legebiltzarkideak aurkeztua,
Euskal Herriko idatzizko hedabideen diru-laguntzen
murrizketei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. Isasi jauna, zurea
da hitza, ekimena aurkeztu eta aldezteko.


ISASI BALANZATEGI jaunak: Legebiltzarreko presidente
andrea, egun on berriz guztioi.

Ez dakit zergatik baten batzuek pentsatzen duten
euskaltzaleok hizkuntza bakarra nahi dugula. Beharbada ez
dute ulertzen edo, egiari zor, hori esaten digute, ez
dutela ulertzen. Eta, traza guztien arabera, egia izan
daiteke ulertzen ez dutela. Ea ondo azaltzen dugun. Guk
maite dugu aniztasuna, ugaritasuna, eleaniztasuna,
pluraltasuna, adiskidetasuna eta askatasuna, besteak beste.
Gustukoa dugu ahalik eta hizkuntza gehien jakitea eta
erabiltzea, atsegin zaigu kultura berriak ezagutzea,
ikasteko eta erabiltzeko.

Euskaldunok kontinentearen eta penintsularen arteko
igarobidean bizi gara; aspalditik bizi gara hemen. Gure
lurretatik hamaika herri eta kultura ibili dira. Batzuk
gure artean urteetan, mendeak ere, eta beste batzuk
erromes. Horiengandik guztiengandik zerbait jaso eta
zerbait ikasi dugu. Gure geografia horien aztarnaz beterik
dago, iparraldetik hegoaldera eta sortaldetik sartaldera.

Gure hizkuntzak, euskarak berak ere, latinetik,
arabieratik, frantsesetik, ingelesetik eta beste
hizkuntzetatik lexiko ugari jaso eta bereganatu egin du.
Elkarren arteko ukipen-egoeran ohiturik gaude euskaldunok.
Abegikor hartu ditugu etorritakoak eta begirunea izan da
ezaugarri nagusia mendeetan barrena. Elkarren arteko
harreman-ingurumenean euskarak iraun du eta bizirik dago,
inoiz baino indartsuago, inoiz baino abegikorrago.
Horregatik beragatik euskararentzat nahi dugu gure auzo-
hizkuntzek daukatena, ez gehiago ezta gutxiago ere, horrela
ulertzen baitugu hizkuntzaren normalizazioa, elkarrenganako
begirunean.


Ez dugu nahi eta ez dugu onartzen euskaldunak