Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

8
Interpelazioa, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, Euskadiko ekintzailetzari buruz. [10
10
04
01
0234]
2014.11.14
101
04:54

Jatorrizko ekimenak

10\10\04\01\00234Euskadiko ekintzailetzari buruz

Izapideak

Lehendakariak erantzun du

Hizlariak

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (11:17)Bideoa ikusi

Lehendakaria (11:25)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (11:34)Bideoa ikusi

Lehendakaria (11:39)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako zortzigarren puntua: "Interpelazioa, Arantza
Quiroca Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak
lehendakariari egina, Euskadiko ekintzailetzari buruz".

Quiroga andrea, zurea da hitza.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, legebiltzarburu andrea.
Egun on guztioi. Lehendakari. Badaude Euskadiko egoerari
buruzko adierazle batzuk, kezka eragiten dutenak. Horietako
batzuk jasota daude Orkestra, Lehiakortasunerako Euskal
Institutuak, zeuen bermearekin, institutuko patroi gisa,
Eusko Jaurlaritzaren bermearekin eta GEM nazioarteko
metodologiaren bermearekin, ekintzailetzari buruz
argitaratutako txostenean. Euskadin ekintzailetzaren egoera
zein den azaltzen du Orkestrak, Deustuko
Unibertsitatearekin batera, 2013ko txosten horretan.
Adierazle horiek -eta sinets iezadazu lehendakari jauna, ez
dut inongo asmorik adierazle horiekin bueltaka ibiliz
atsegin hartzeko, ez zuri leporatzeko, ezta haien zuzeneko
erantzule bihurtzeko ere- balio dute zurekin partekatzeko
zein den haien diagnostikoa eta nola ekingo diogun gure
erantzukizun publikotik konplexua bezain saihetsezina den
egoera horri.

Gure aurrean ziklo berri bat, agertoki berri bat, zabaltzen
ari da, eta agertoki horretan, beren eraginkortasunaren
zati bat galtzen ari dira edo galduko dute orain arte
baliagarriak izan zaizkigun baliabide eta sinergietako
askok. Eta datuei lotzen natzaie. Jakinda ahalegin bat
dagoela, jakinda saihestu ezin den errealitate bat dagoela,
gobernuekekintzailetza-planez hornitu dituzte negozio-
aukerak bilatu eta abiarazi nahi dituzten pertsonak,
jakinda, halaber, tresnak ere baditugula, Ekintzaileen
Legea, kasu, aurreko legealdian Legebiltzarreko Talde
Popularrak sustatua, oker ez banago. Diodan bezala, tresnak
egon, badaude. Baina benetan eraginkorrak izaten ari diren
galdetzea dagokio. Zergatik? Egoera alditsua delako; orain
bertan egiaztatzen ari delako duela bi, hiru, lau urte
agian eraginkorrak izan zitezkeen neurri horiek edo ez
direla ondo erabiltzen ari, edo ez direla