Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Mozioa, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak aurkeztua, Euskadiko ekintzailetzari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
11
03
00
0113]
2014.11.27
103
05:26

Jatorrizko ekimenak

10\11\03\00\00113Euskadiko ekintzailetzari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Berriro ekin zaio bilkurari.

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (14:59)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Casanova Alonso, Iker (EH Bildu LT) (15:11)Bideoa ikusi

Reyes Martín, Vicente (SV-ES LT) (15:22)Bideoa ikusi

Corrales Goti, Leire (EA-NV LT) (15:30)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (15:40)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (15:47)Bideoa ikusi

Casanova Alonso, Iker (EH Bildu LT) (15:54)Bideoa ikusi

Reyes Martín, Vicente (SV-ES LT) (15:59)Bideoa ikusi

Corrales Goti, Leire (EA-NV LT) (16:03)Bideoa ikusi

Botazioak. (16:06)Bideoa ikusi

Testua

Berriro ekin zaio bilkurari arratsaldeko hirurak eta
batean.

LEHENDAKARIAK: Gai-zerrendako bosgarren puntua: "Mozioa,
Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko
legebiltzarkideak aurkeztua, Euskadiko ekintzailetzari
buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. Quiroga anderea,
zurea da hitza, ekimena aurkeztu eta aldezteko.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, presidente andrea.
Jaun-andreok, gaur hona ekarri dugun mozio honek nahiko
nuke balio izatea aspaldian aho betean darabilgun
horretarako, hau da, dakitenei ahotsa emateko, politika
herritarrengana hurbiltzeko, herritarren eskaerak entzuteko
eta artatzeko, denok elkar aberasteko, eta politika gure
gizartea eraldatzeko tresna erabilgarri bihurtzeko. Ziur
nago premisa hauekin bat egiten dutela gaur, une honetan,
hemen Ganberan, eztabaida hau jarraitzen duten guztiek zein
legebiltzarkide guztiek ere. Izan ere, ziurrenik, premisa
horiekin egiten dugu denok politika, orain bestelakorik
esan arren ere. Eta hori da, hain zuzen ere, mozio honen
helburua, zeina sortu baiten, dakizuen bezala, orain dela
egun batzuk Euskadiko ekintzailetza-mailaren gainean
egindako interpelazioaren eztabaidaren ondorioz.


Mozio honen jatorrian dagoen interpelazioaren gaia zen
Euskadiko ekintzaileen jarduera-tasa; Orkestraren
txostenaren arabera, Espainiako baxuena da. Euskadin hain
enpresa gutxi sortzearen edo hain ekintzaile-kopuru txikia
izatearen arrazoiak aurkitu ahal izango genituzke
ziurrenik, eta uste dut une hartan ere eztabaidatu ahal
izan genuela. Horregatik, kopuru horiek ez dira
kezkagarrienak, edo nire ustez, behintzat, ez dira
kezkagarrienak. Kezkagarria dena da 2009. urteko krisitik
izaten ari garen eboluzio negatiboa, alegia, adierazle
horrek beheranzko joera duela. Izan ere, adierazle hori
loturik dago ekiteko gaitasunarekin, baita Eusko
Jaurlaritzaren kudeatzeko gaitasunarekin ere, eta erakusten
du nola eraginkorragoak izan gaitezkeen eta izan behar
genukeen gai honi eta beste