Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

6
Interpelazioa, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, jaiotzei eta lan- eta familia-bizitza uztartzeari babesa emateko politikei buruz. [10
10
04
01
0238]
2014.11.28
104
04:32

Jatorrizko ekimenak

10\10\04\01\00238Jaiotzei eta lan- eta familia-bizitza uztartzeari babesa emateko politikei buruz

Izapideak

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak erantzun du

Hizlariak

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (10:17)Bideoa ikusi

Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila, sailburua (10:24)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (10:32)Bideoa ikusi

Enpleguko eta Gizarte Politiketako Saila, sailburua (10:37)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako seigarren puntua: "Interpelazioa, Arantza
Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak
lehendakariari egina, jaiotzei eta lan- eta familia-bizitza
uztartzeari babesa emateko politikei buruz".

Quiroga anderea, zurea da hitza.

QUIROGA CIA andreak: Mila esker, presidente andrea. Egun on
guztioi. Lehendakari jauna.

Interpelazio honen gaia ez da nolanahikoa. Eta badakit ez
dela gai berria tribuna honetan. Abuztuan, zure gobernuak
iragarri zuen bertan behera utziko zituela lana eta familia
bateragarri egiteko laguntzak. Esan dudan bezala, abuztuan
iragarri zenuten hori, eta otsailean amaitu ziren
laguntzak, hau da, urtea hasi bezain laster.


Gertaera horrek berretsi egiten du egiturazko arazo baten
aurrean gaudela, eta arazo hori larriagotu egingo da
konpontzeko ezer egiten ez badugu, gizarte-politika
berberekin jarraitzen badugu, eta familiei benetan
laguntzeko politika bat berme guztiekin nola gauzatu
birplanteatzen ez badugu.

Jakingo duzun bezala, lehendakari jauna, apirilean aurkeztu
zuen Arartekoak familiei laguntzeko Euskadiko politikei
buruzko aparteko txosten bat; txosten horrek berretsi
egiten du biztanleriaren zahartzeak eta belaunaldien arteko
ordezkapen faltak arazo larria ekarriko duela, eta horretaz
ohartarazten ditu botere publikoak eta gizarte-eragileak.
Belaunaldien arteko ordezkapenak ziurtatu egiten du
ongizate-estatuaren jarraitutasuna -orain arte ezagutu
dugun bezala-, eta horixe izango litzateke errelebo
faltaren ondorio larrienetako bat.

Euskadi etengabeko zahartze-prozesu batean murgilduta dago,
eta, nahiz eta orain dela hiru hamarralditik hona
biztanleriaren bolumena ez den asko aldatu, biztanleriaren
piramidearen egiturak aldaketa nabarmena izan du adin
handieneko taldeetarantz.


Aurreikuspenen arabera, 2025ean, 65 urtetik gorako 500.000
lagun inguru egongo da Euskadin; hau da, biztanleriaren %
25 izango da 65 urtetik gorakoa.

Horren ondorioz, munduan zahartze-tasa altuenak dituzten
eskualdeetako bat da Euskadi.