Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Galdera, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, aurrekontu-egonkortasunari buruz. [10
10
05
01
0503]
2014.12.12
107
05:27

Jatorrizko ekimenak

10\10\05\01\00503Aurrekontu-egonkortasunari buruz

Izapideak

Lehendakariak erantzun du

Hizlariak

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (09:56)Bideoa ikusi

Lehendakaria (09:59)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (10:02)Bideoa ikusi

Lehendakaria (10:04)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntua: "Galdera, Arantza Quiroga
Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak
lehendakariari egina, aurrekontu-egonkortasunari buruz".

Quiroga anderea, zurea da hitza.

QUIROGA CIA andreak: Eskerrik asko, presidente andrea.
Lehendakaria, egun on.

Bada urtebete Alderdi Popularrak beste ikuspegi batetik
heldu ziola 2014ko aurrekontuen eztabaidari, errealitatetik
oso hurbil zegoen ikuspegi batetik, erakundeek bizi zuten
errealitatetik oso gertu zegoen ikuspegi batetik: krisialdi
larriaren ondorioz bitartekoek behera egiten zuten eta,
ondorioz, aurrekontuei buruzko planteamenduak aldatu egin
behar ziren, gure ustetan.

Zergatik? Aurrekontuei baliabide-urritasunetik heldu
beharrak zentzugabe bilakatzen zuelako azoka horren
formula, zuzenketen salerosketaren azokarena; beharrezkoa
zen beste printzipio batzuk aurkitzea, beharrezkoa zen
politika zer zen eta aurrekontuak bezalako tresna
garrantzitsu bati nola heldu behar zitzaion beste modu
batera adieraztea.


Eta hor hasi ginen azpimarratzen printzipio bat aintzat
hartu beharra; hain zuzen ere, erakundeen aurrekontu-
egonkortasuna. Hau da, Euskadik erakundeetan egonkortasun
bat zuela erakusten zuen irudia eman ahal izatea, eta
erakustea egonkortasun horrek aukera ematen zuela
hazkundeari eta enplegu-sorrerari aurre egiteko,
egonkortasun-oinarri sendo batzuekin.

Hori izan zen lanerako pizgarria lehengo urtean Alderdi
Popularrarentzat, eta jarrera horrekin heldu nahi izan
diogu aurten ere aurrekontuen eztabaidari. Baina, Euzko
Alderdi Jeltzalearen jarduera batzuk ikusita, zerbait
aldatzen ari ote den beldur gara.


Hori dela eta, lehendakari jauna, galdetu nahi dizugu zer
iritzi duzun erakundeen aurrekontu-egonkortasunari buruz.

Eskerrik asko.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Quiroga anderea.

Erantzuteko, lehendakari jauna, zurea da hitza.


JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (Urkullu Renteria):
Legebiltzarburu anderea, legebiltzarkideok, sailburuok,
egun on guztioi.

Quiroga andrea, nik ere uste dut