Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

5
Mozioa, Gorka Maneiro Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak aurkeztua, ustelkeria politikoaren kontra jarduteko neurriei buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
11
03
00
0118]
2014.12.18
108
07:43
Deialdiko 4. puntua.

Jatorrizko ekimenak

10\11\03\00\00118Ustelkeria politikoaren kontra jarduteko neurriei buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (13:01)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Gallastegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (13:18)Bideoa ikusi

Sémper Pascual, Borja (PV-ETP LT) (13:31)Bideoa ikusi

López de Munain Ganuza, Igor (EH Bildu LT) (13:43)Bideoa ikusi

Egibar Artola, Joseba (EA-NV LT) (13:52)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Maneiro Labayen, Gorka (Mistoa-UPyD LT) (14:03)Bideoa ikusi

Gallastegui Oyarzábal, Miren (SV-ES LT) (14:10)Bideoa ikusi

Sémper Pascual, Borja (PV-ETP LT) (14:15)Bideoa ikusi

López de Munain Ganuza, Igor (EH Bildu LT) (14:23)Bideoa ikusi

Egibar Artola, Joseba (EA-NV LT) (14:31)Bideoa ikusi

Botazioa. (14:37)Bideoa ikusi

Eten egin da bilkura.

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntua: "Mozioa, Gorka Maneiro
Labayen Mistoa-UPyD taldeko legebiltzarkideak aurkeztua,
ustelkeria politikoaren kontra jarduteko neurriei buruz.
Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. Mistoa-UPyD,
Maneiro jauna, zurea da hitza.

MANEIRO LABAYEN jaunak: Eskerrik asko, presidente andrea.
Defendatuko dudan mozioak interpelazio batean du oinarria
eta helburu hauek ditu: gaur egungo ustelkeria politikoa
borrokatzea, etorkizuneko ustelkeria politikoa eragoztea
eta Euskadin eta Espainia osoan demokrazia
berrezartzea. Zalantzarik gabe portaera asko daude
aldatzeko, gauza asko daude egiteko, neurri asko daude
hartzeko eta lege-aldaketa asko daude egiteko. Ez da garaia
besoak antxumatuta egoteko; jadanik ez da nahikoa
krokodilo-malkoak botatzea edo barkamena eskatzea; urte
luzez martxan jarri nahi izan ez diren neurriak jarri behar
dira martxan. Ekintzak behar dira; ez hitzak bakarrik. Eta
gure mozioan ez dira agian guztiak jasotzen, baina bai,
UPyDren ustez, adierazitako helburuak lortzeko
lehenbailehen martxan jarri beharko liratekeen neurri
nagusiak.


UPyDren ibilbide politikoa eta Legebiltzarrean -
Diputatuen Kongresuan nahiz Legebiltzar honetan- egindako
lana ezagutzen duen oro ohartuko denez, urte hauetan
guztietan defendatu izan ditugun neurriak dira funtsean.
Eta, halaber, ohartuko da neurri horietako asko -agian,
gehienak- bakar-bakarrik defendatu ditugula eta, askotan,
gainerako alderdi politikoen aldetik, kontrako botoa ez
ezik, irainak eta deskalifikazioak entzunez.



Besteak beste, neurri hauek defendatu ditugunean jaso
ditugu irain eta gure izen onaren aurkako adierazpen
horiek: forupeko izaera desagerraraztea; ustelkeria
politikoagatik formalki akusatuta edo inputatuta daudenei
alderdi politikoen zerrendetan parte hartzea galaraztea;
alderdi politikoen finantziazioa delitu izatea Zigor
Kodean; kargu publikoak bidegabeki aberastea delitu izan
dadila Kode Penalean; estatuko organo