Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

6
EH Bildu legebiltzar-taldeak egindako legez besteko proposamena, saltoki handietan merkataritzako lurraldeko hitzarmenak aplikatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena. [10
11
02
01
0566]
2015.02.05
110
05:47
Deialdiko 7. puntua.

Jatorrizko ekimenak

10\11\02\01\00566Saltoki handietan merkataritzako lurraldeko hitzarmenak aplikatzeari buruz

Izapideak

-

Hizlariak

Poposamena egin duen taldearen txanda.

Arrondo Aldasoro, Belén (EH Bildu LT) (14:37)Bideoa ikusi

Zuzenketak aurkeztu dituzten taldeen txanda.

Itxaso González, Bixen (SV-ES LT) (14:48)Bideoa ikusi

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (EA-NV LT) (Eserlekutik) (14:58)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Oyarzabal de Miguel, Iñaki (PV-ETP LT) (Eserlekutik) (15:01)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Arrondo Aldasoro, Belén (EH Bildu LT) (15:02)Bideoa ikusi

Itxaso González, Bixen (SV-ES LT) (15:08)Bideoa ikusi

Uribe-Etxebarria Apalategi, Luke (EA-NV LT) (Eserlekutik) (15:13)Bideoa ikusi

Botazioak. (15:23)Bideoa ikusi

Amaiera eman zaio bilkurari.

Testua

Gai-zerrendako zazpigarren puntua: "EH Bildu legebiltzar-
taldeak egindako legez besteko proposamena, saltoki
handietan merkataritzako lurraldeko hitzarmenak
aplikatzeari buruz. Eztabaida eta behin betiko ebazpena".

Proposamena egin duen taldearen txanda. EH Bildu taldearen
ordezkaria den Arrondo andereak dauka hitza.

ARRONDO ALDASORO andreak: Eguerdi on guztioi.

Aurkeztutako legez besteko proposamenean azaltzen den
bezala, ekimen honen jatorria 2014ko ekainean ELA
sindikatuak saltoki handietako langileen lan-baldintzak
arautzen dituen hitzarmenaren inguruan legebiltzar-talde
guztioi helarazi zigun proposamenean dago.


Bertan, sektoreko langileek eta sindikatuek aspalditik
eskatzen ari direna azaltzeaz gain, eskari zuzena egiten
zaio Legebiltzarrari.


Kontuan hartu behar dugu, denda txikietan probintziako
hitzarmenak aplikatzen diren bitartean, saltoki handietan
Estatuko lan-hitzarmena aplikatzen dela eta hitzarmen hau
askoz ere baldintza txarragokoa dela, gainera.

EAEko ia 7.000 langile daude saltoki handietako lan-
hitzarmenaren pean, gure errealitate sozioekonomikoarekin
zerikusirik ez duten lan-baldintza kaskarrak pairatzen.
Gainera, kontuan izan behar da denda txikietako enplegua
suntsitzen ari dela, galtzen ari dela, eta saltoki
handietan sortzen den enplegua prekarioa dela nagusiki.



Eta, beste arlo batzuetan gertatzen den bezala, lanbide
honetan lan egiten duten gehienak emakumeak dira eta horrek
diskriminazioa, diskriminazio bikoitza kasu honetan,
areagotu egiten du.

Estatuko saltoki handietako azken lan-hitzarmena 2013an
sinatu zen. Uste dut sinatu zutela bi sindikatuk (Fasgak
eta Feticok), beste inork ez, eta izugarrizko atzerapausoa
suposatu du esparru honetan, eta, beraz, lan-baldintzak
prekarioak diren sektore batean oraindik prekarioagoak egin
ditu. Hitzarmen honetan jasotako lan-baldintza batzuk
aipatzea garrantzitsua iruditzen zait, ulertzeko zertaz ari
garen hitz egiten.

Eta, lehen aipatu dudan bezala, legebiltzar-talde guztioi
igorritako