Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

3
Euskal Herriko Autonomi Elkartearen 1986garreneko ekonomia-urteko Guztizko Kontua ontzat ematezko lege-egitasmoaren eztabaidaketa eta azken erabakia.
1988.02.19
22
05:44

Jatorrizko ekimenak

03\09\01\00\00014Euskal Herriko Autonomia-Elkartearen 1986garreneko ekonomia-urteko Guztizko Kontua ontzat ematezkoa.

Izapideak

-

Hizlariak

Aurkako txanda.

Auzmendi Aierbe, Martín (EE LT) (00:02)Bideoa ikusi

Botazioa. (00:05)Bideoa ikusi

Botoa azaltzeko txanda.

Ollora Otxoa de Aspuru, Juan M.ª (NV LT) (00:06)Bideoa ikusi

Testua

Hirugarren gaia: "Euskal Herriko Autonomi
Elkartearen 1986.eko ekonomi urteko Guztizko
Kontua ontzat emateko lege-egitasmoaren
eztabaidaketa eta azken erabakia". Lege-
egitasmoaren aldeko txanda. (Isilaldia).

Lege-egitasmoaren aurkako txanda.
Auzmendi jaunak du hizpidea.

AUZMENDI AIERBE jaunak: Presidente
jauna, parlamentari jaun-andreok. Oso laburra
izanen naiz lege-egitasmo hau onartzea zergatik
nahi ez dugun azaltzeko. Nere ustez, oraingoan 86ko
Kontuaz ari garenez gero, azken buruan Kontua
berri samarra baita, eta Euskal Herriko
Diruegitamuen Orotariko Legearen 139.2. atalaren
arabera, Kontuen Euskal Epaitegiari Euskal Herriko
Guztizko Kontuen azterketako ihardunbidean
eskuhartzea izendatzen zaiola kontutan izanik, gure
iritziz, Legebiltzar honek joan den asteko ostiralean
Kontuen Euskal Epaitegiaren legea ontzat hartu eta,
beraz, beste egitekoen artean, Legebiltzar honek
ontzat hartu baino lehen, Autonomi Elkartearen
Guztizko Kontuen aztertzearena bere gain hartzen
has dadin Kontuen Euskal Epaitegia eratzeko
moduan garela kontutan izanik, gure irudiz
zentzugabekoa da, ez deritzogu arrazoizko
Legebiltzar honek lege-egitasmo hau ontzat
hartzeari, Kontuen Euskal Epaitegiak Euskal
Herriko Kontuei buruzko iritzirik eman arte.

Ona dela uste dugu epaitegi hori gai
hauetaz eta besteetaz iritzi ematen hastea, eta, beraz,
gure ustez kontu hauek Legebiltzar honetan
aurkeztu, esaterako, urte baten epean aurkeztu
litezke, epaitegiaren eratzeaz lehenbailehen bat
etortzeko lanari ekiten badiogu eta epaitegia lanean
hasten bada behintzat, legea horretako onartu bait
zen, nik uste.

Beraz, gure jarrera hauxe izanik, berezkoa
denez, lege-egitasmo hau Legebiltzar honetan
onartzearen aurka izanen gara.

LEHENDAKARIjaunak: Beste hizpiderik
ez bada, lege-egitasmoaren boto-emanketari ekingo
diogu. (Isilaldia).

Bototara jarrita, emaitza honako hau izan da:
emandako botoak, 45; aldekoak, 28; aurkakoak,
zortzi; eman gabeak, bederatzi; baliorik gabeak,
batere ez.