Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

6
Euskadiko Ezkerra Legebiltzar-Taldeak Osakidetza/Euskal Osasun Zerbitzuan bateango partaidetza suztatzeari buruz egindako legez besteko baten saloaren eztabaidaketa eta azken erabakia.
1988.02.19
22
05:44

Jatorrizko ekimenak

03\11\02\01\00051Osakidetzan komunitate-partaidetza bultzatzeari buruz

Izapideak

(Ezetsia)

Hizlariak

Ruiz de Gordejuela Urquijo, Pablo (EE LT) (01:53)Bideoa ikusi

Zuzenketarik aurkeztu ez duten taldeen txanda.

Calvo del Río, Ángel (EA LT) (01:59)Bideoa ikusi

Aguirre Bilbao, Xabier (NV LT) (02:05)Bideoa ikusi

Borderas Gaztambide, Augusto (SV-ES LT) (02:13)Bideoa ikusi

Erantzuteko txanda.

Ruiz de Gordejuela Urquijo, Pablo (EE LT) (02:16)Bideoa ikusi

Botazioa. (02:20)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako seigarren puntua:
"Euskadiko Ezkerra Legebiltzar-Taldeak
Osakidetza-Euskal Osasun-Zerbitzuan bateango
partaidetza suztatzeari buruz egindako legez besteko
baten saloaren eztabaidaketa eta azken erabakia".

Saloa egin duen taldeak du hizpidea.
Gordejuela jauna da hizpidearen jabe.

RUIZ DE GORDEJUELA URKIJO
jaunak: Lehendakari jauna, legebitzarkide jaun-
andreok. Joan zen urteko azaroaren 20an,
Osasunketarako Nazio-Erakundearen eskualdaketa
gauzatu ondoren, Jaurlaritzak atzo argitaratu zen
23/88 Dekretuaren bidez behar bezala gabe erabaki
zuen hitzematea hain zuzen, izan ere alorrei
dagozkien osasun-batzordeak soilik araupetzen dira
eta tokiko eta eskualdeko batzordeen alorra zehaztu
gabe uzten bait da, horren ondoren, Legebitzar
honek Jaurlaritzari Osakidetzaren bateango
partaidetzaren lurralde-erakundeak eratzeko akio
egiten zion legez besteko baten saloa ahobatez
sendestea erabaki zuen.

9/83 Legeak osasun-batzordeei eman
dizkien garrantzizko egitekoek, gure iritziz horiek
gauzatzeko bide eman dezaten egituren multzoa
eratzea nahitaezko bihurtzen dute. Egitekoak
hauexek dira besteak beste, diruegitamuak taiutzea,
osasunketa-beharrak, osasunketa-ihardunerako
egitarauak eta egitamuak egitea, eraentzarekiko arta
eta zaingoa egitea, saloak aurkeztea, argipide-
txostenak ematea, neurri guzti hauek Osasunaren
Euskal Batzordearentzat ohartematen dira eta
gainontzeko osasun-batzordeetara zabaldu daitezke,
eta neurri horiek Jaurlaritzatik bateango partaidetza
suztatu dezaten ihardunak egin behar direla
nahitaezkotzat jotzera eramaten gaituzte. Bateango
partaidetza hau ezin daiteke adierazkera hutsa gisa
aurkeztu, aipatu dudan Dekretuan egin den bezala,
bateango partaidetzarako suztapen soila eginez,
alegia, jarreren eta neurriak hartzezko funtsezko
aldaketa eskatzen duela baizik.

Guk ulertzen dugunez, lehendabizi,
nonnahi dagoen eta indartsua den, eta era berean
urrunduta eta hurbilgaitza den moduan herritarraren
aurrean agertzen den Arduralaritzaren