Breadcrumb [EU]

   Gaia
 

Navegacion

Gai-xehetasuna

4
Galdera, Arantza Quiroga Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak lehendakariari egina, lehendakariak Madrilen proposatutako euskal estatus berriari buruz. [10
10
05
01
0523]
2015.02.13
112
04:41

Jatorrizko ekimenak

10\10\05\01\00523Lehendakariak Madrilen proposatutako euskal estatus berriari buruz

Izapideak

Lehendakariak erantzun du

Hizlariak

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (09:56)Bideoa ikusi

Lehendakaria (09:58)Bideoa ikusi

Quiroga Cia, Arantza (PV-ETP LT) (10:00)Bideoa ikusi

Lehendakaria (10:03)Bideoa ikusi

Testua

Gai-zerrendako laugarren puntua: "Galdera, Arantza Quiroga
Cia Euskal Talde Popularreko legebiltzarkideak
lehendakariari egina, lehendakariak Madrilen proposatutako
euskal estatus berriari buruz".


Quiroga andrea, zurea da hitza.

QUIROGA CIA andreak: Gracias, señora presidenta. Muy buenos
días.

Lehendakari jauna, urtarrilaren 22an Madrilera joan zinen,
gosari batera, eta han zure plana, zure lurralde-eredua,
edo Euskadiren etorkizunerako zuk duzun plan hori, kontatu
zenuen. Eta, begira, atentzioa ematen digu zuk Madrileko
gosari hori erabiltzea hemen eztabaidatu nahi ez duzun hori
kontatzeko.

Zuk lurralde-eredu hori, Euskadiren etorkizunerako duzun
plan hori hara eraman duzu euskaldunontzat lehentasun bat
balitz bezala, beti zure interesak eta euskaldunen
interesak nahastu nahi horretan, gure naziotasunarekin
etorkizunean zer gertatuko ote den kezka nagusia balitz
bezala Euskadin; hori eramaten saiatzen ari zarete.


Horregatik, nik Ganbera honetan helarazi nahi dizudana eta
galdetu nahi dizuguna, lehendakari jauna, zera da, ea
zergatik ez dituzun eztabaidatu nahi Legebiltzar honetan,
euskaldunen borondatea ordezkatuta dagoen Legebiltzar
honetan, Euskadirako zure etorkizun-proposamenak. Zergatik
ez duzun hemen eztabaidatu nahi Madrilera eramateko batere
arazorik ez duzuna.

Eskerrik asko.

LEHENDAKARIAK: Eskerrik asko, Quiroga andrea.

Erantzuteko, lehendakari jauna, zurea da hitza.


JAURLARITZAKO LEHENDAKARIAK (Urkullu Renteria): Eskerrik
asko, legebiltzarburu andrea.

Quiroga andrea, Madrilen eman nuen hitzaldia eskura ez
baduzu, ez dut arazorik emateko, nire mintzaldiaren berri
doi-doi izan dezazun.


Bai, bai! Erakusten ari zatzaizkidanez, zehaztasuna
eskatuko nizuke testu osoari eta hitzaldiaren beraren
edukiari buruzko zure iritzietan.

Nolanahi ere, Euskadin esan dudan bera esan dut Madrilen.
Gauza bera. Inspirazio-iturri "Ados" eta "Euskadi, Europako
Nazioa" dituen hauteskunde-programan esplizituki jasotako
berbera, Quiroga andrea, gobernu-programa eta